Zabalik da Koldo Mitxelena ikerketa bekan izena emateko epea
Errenteriako migrazio prozesuetan jarriko du fokua aurten bekak. Urriaren 31ra arte eman daiteke izena.
Zabalik da Koldo Mitxelena Ikerketa Bekaren aurtengo deialdia, hemezortzigarrena. Deialdi bakoitzak ikerlan zehatza du, eta aurtengoa, Errenteriako migrazio prozesuan XX eta XXI. mendeetan zehar izango da. Lan bakarra aukeratuko da, eta eskaerak bidaltzeko epea zabalik da jada, urriaren 31ra arte.
15.000 eurokoa izango da bekaren zuzkidura, eta iraupena gehienez ere hemezortzi hilabetekoa izango da, beka esleitzen den egunetik hasita.
Lanak originalak eta argitaratu gabeak izan behar dute, eta banaka edo taldean aurkeztu ahalko da. Proiektua, ikerketa lana eta memoria euskaraz egin beharko dira. Bekaren gaineko informazio guztia eta deialdiaren oinarriak eskuragarri daude (hemen klikatu).
Euskaraz egindako ikerketa sustatu
Koldo Mitxelena bekak Errenteriaren gaineko ezagutza bultzatu, eta euskaraz egindako ikerketa sustatzeko hauspoa izateaz gainera, emakumeek eta/edo trans pertsonek egindako ikerketa bultzatuko duten ekintza positiboak ezartzea.
