Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Garagaztaño, Gorka eta Jon Telletxea anaien omenez

Garagaztaño artisau garagardoen festa antolatu dute elkarlanean Gorka Telletxea eta Jon Telletxea anaien omenez, hilaren 12rako. Egun osoko egitaraua ondu dute bi auzotarrak oroitzeko.

Gaztañoko frontoiak badu murala. Argazkia: Gaztañoko Auzo Elkartea
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/09/07

Maritxu Mozkor jai txikiak antolatu beharko liratekeela esaten omen zuen Jon Telletxeak; Gorka Telletxea anaiak, berriz, artisau garagardo azoka egin beharko litzatekeela auzoan. Ez dute ikusterik izan ez batak ezta besteak ere, baina auzoak, maitasunez, Telletxeatar anaien erronkak hartu eta haien omenez Garagaztaño artisau garagardoen azoka antolatu du. Gaztañoko Jai Batzordera jo zuten hainbat lagunek azokaren ideiarekin, eta batzordeak ez zuen aukera galdu, berehala baiezkoa emanda. Harekin batera, inguruko hainbat garagardogile, auzotarrak eta beste hainbat norbanakoek jositako sarea. Egun osoko festa eguna aitzakia izango da Gorka eta Jon Telletxea anaiei maitasun beteko omenaldia eskaintzeko.

2025eko irailaren 13an hil zen Gorka Telletxea; Jon anai gazteena, berriz, aurtengo martxoaren 2an zendu zen, «egun latzak izan ziren Gaztaño aldean», esan dute auzokideek. Ezagunak ziren biak herrian, eta zer esanik ez hazten ikusi zituen auzoan. Argi adierazi dute jaiaren antolatzaileek: «Hilaren 12an bi anaiak izar artean izango dira garagardo pitxer bana eskuetan, eta haien omenez guk ere topa egin nahi genuke auzoan, Telletxeatar anaiek hain gogokoa zuten artisau garagardoarekin».

Mimo handiz eta are eta maitasun handiagoz antolatu dute egun osoko egitaraua, eguerdiko hamabietan hasi eta gauerdian bukatuko dena. Gaztañon izango diren artisau garagardogileak, honakoak: Versum (Irun), Zanpano (Aizarnazabal), Brewery Land (Zumaia), Bidassoa (Bidasoaldea-Nafarroa), Kaneta (Hendaia), eta Otsaihen (Hernani). 

Garagardogile bakoitzak hainbat garagardo mota eramango du azokara, hala azaldu dute antolakuntzatik: «Horiek dastatzeko edalontzia erosi beharko da bi euroan, eta garagardogile bakoitzak erabakiko du zein prezioan saldu bere garagardoa postuetan». Edalontziarekin batera, zozketarako zenbakia jasoko da.

Bazkaria eta musika

Egitarau zabalaren barruan bazkaria antolatu dute. Ekitaldi guztiak erabilera anitzeko gunean egingo dituzte. Bazkari horretarako txartelak salgai dira eta hilaren 7ra arte, astelehena, erosi ahalko dira Arkaitza, Cine Reyna eta Leku Zaharra tabernetan. Menua: saltxitxak, txorizo egosia, karrilerak saltsan eta browniea; horiek denak bultzatzeko artisau garagardoa prezioaren barne, eta ura eta sagardoa ere aukeran. Txartelak 25 euro balio ditu.

Trikitilariek girotuko dute eguerdi partea, eta bazkalostea, berriz, Benetan musika taldeak (16:30) eta Peppermint Sextetek (19:00). Zozketa eta bideoaren txanda helduko da ostean, eta zozketaren irabazleak artisau garagardo sorta jasoko du. 22:30ean Ximaur Punk Oreretako taldeak hartuko du lekukoa. Afaltzeko hanburgesak eta otartekoak izango dira. Egun pasa Gaztañon egiteko aitzakiarik ez da behar, beraz. Gainera, sorpresak ere izango direla aurreratu dute, datu gehiagorik eman gabe, antolatzaileek.

Garagaztañoren atzean direnek eskerrak emateko aukera ere baliatu nahi izan dute. «Egun osoko festa egi bihurtzen parte hartu duten guztiei: eskerrik asko Gaztañoko auzo elkarteari eta jai batzordeari edozertarako prest baitzarete beti; mila esker Udane Ansa Iragorriri, kartel eta logo ezin politagoak sortzeagatik; eta esker mila bazkariko jakiak prestatuko dituzten Gaztelu ostatuko lagunei eta Ibon Appetiti».

Auzotarrei zein auzotik kanpokoei bertaratzeko deia hilaren 12ko Garagaztañora: «Gorka, Jon, zuengatik egingo dugu topa». 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Alokairu kontratua amaituta etxetik egotzi nahi dituzten hamahiru familiaren egoeraz ohartarazi du Kaleratzeak Stop plataformak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Tabuak kutxatik aterata, giro ederrean ospatu dute Inurri Eguna Usurbilen

Kultura, Gipuzkoa

Nazioarteko artistak eta euskal musikariak izango dira Boga Boga jaialdian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Joseba Zalakain izango da Gipuzkoako Zainketen eta Gizarte Politiken Ebaluaziorako Agentziako zuzendaria

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduren Gipuzkoako Mahai Politikoak Maddalen Iriarte proposatu du ahaldun nagusirako hautagai izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak zaintza kameren grabaketak eskatu dizkie Azpeitiko saltokiei, hiltzailea aurkitzeko lagungarri izanen direlakoan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Azpeitiko hainbat etxebizitza miatu ditu, baina ustez taxilaria hil zuen susmagarria aurkitu ez

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako Foru Aldundiak politika publikoek pertsonen bizi kalitatean duten eragina neurtzeko agentzia bat sortu du

Gipuzkoa, Bizigiro

Etxe baten usain goxoa

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.