Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Lanengatik AP8 errepidea itxiko dute datozen gauetan Oiartzun eta Errenteria artean

AP-8 eta GI-20 errepideen arteko lotunearen bide segurtasuna hobetzeko proiektuaren lanak hilaren 9an hasiko dituzte Bilborantz.

Oarso Bidasoko Hitza
Errenteria-Orereta,Oiartzun
2026/09/07

 AP-8 eta GI-20 errepideen arteko lotunearen bide segurtasuna hobetzeko proiektuaren lanak hilaren 9an hasiko dituzte Bilborantz. Horiek horrela, irailaren 9tik 11ra, gauero 21:30etatik 04:30etara, AP-8a guztiz itxiko da noranzko horretan Oiartzun eta Errenteria artean, 11,000 eta 13,000 puntu kilometrikoen artean.

Hiru gau horietan Bilboko norabidean AP-8tik ibiliko diren erabiltzaileei honako desbideratzea egingo zaie:  Oiartzungo 11. irteeratik atera beharko dute, Arraguako biribilgunean GI-2132 errepidea hartu beharko dute Oiartzungo norabidean, eta autobidea azpitik gurutzatu ondoren, hurrengo biribilgunean Oiartzungo ordainlekuan sartu beharko dute, behin zeharkatuta, AP-8 zein GI-20a Bilboko norabidean hartzeko.

Era berean, hilaren 10etik, ostegunetik, 06:00etatik, urte bukaera arte, eskuineko erreia itxiko da 11,000 eta 13,000 pk artean proiektuan aurreikusitako lanak egiteko.

Obren helburua egungo lotunearen plataforma egokitu eta zabaltzea da, Gipuzkoako errepide-sarearen ardatz estrategiko horren bide segurtasuna hobetuz. Lanak 17 hilabeteko iraupena iznago dute, eta autopistan bertan dauden egiturak handitzeaz gain, zarataren aurkako pantailak jarriko dira, Gipuzkoako Foru Aldundiak errepideetako zarataren aurkako ekintza Planak ezarritakoari jarraituz.

Era berean, eremu horretan dauden bi azpiko pasoetan (PK 11,740 eta 11,950) hainbat jarduketa egingo dira, baita Oiartzungo ordainlekuaren sarrera eta irteerako lotuneetan zein PK 12,000an dagoen zubibidean ere. Bertan bideak zabalduko dira lotune berrira egokitzeko; Bilboko noranzkoan dagoen hegala handituko da eta Behobiako norabidekoa ordezkatuko da; euste-sistema aldatuko da; drainatze-sistemak instalatuko dira; eta pantaila akustikoak jarriko dira. Azken hauek Bilboko noranzkoan eskuineko bazterrean jarriko dira, hortik gertu dauden etxeak zein bertan dauden hainbat elementu babesteko, eta egun dauden pantaila akustikoei jarraipena emanez.

Bidegik 7,3 milioi euroko inbertsioa egingo du bide segurtasuna hobetzen lagunduko duen proiektua gauzatzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maritxu Kajoi gauean adin txikiko batek jasandako sexu erasoagatik gizon bat atxilotu dute Ermuan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Avanzako autobus gidariek bertan behera utzi dute greba, 26 egunen ondoren

Euskal Herria, Gipuzkoa

61 urteko paziente onkologiko bat tximino baztangak jota hil da Donostia ospitalean

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hogei urteko espetxe zigorra onartu du Pasaian bikotekide ohia tiroz hil zuen gizon batek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Azahara Dominguezek hautagaitza aurkeztu du PSE-EEren Gipuzkoako ahaldungai nagusi izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa, Nafarroa

Eusko Jaurlaritzak argitu du ez duela baimenduko Aralar naturagune babestuari kalte egiten dion jarduerarik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.