Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Lehen jardunaldian bikain; bigarrenean, gora begira

Ziabogaraino lehen postuan izan dira 'Madalen' ontzikoak estropada bikaina osatuz. Bosgarren egin dute Hibaikako emakumeek, eta datorren igandeko bigarren jardunaldiari begira urrats bat gora egin nahi dute.

Madalen ontzia atzo Kontxako lehen jardunaldian.Joseba Parron San Sebastian/ Irutxuloko Hitza
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/09/07

Estropada ikusgarria Hibaikako emakumeek eskaini zutena Kontxako lehen jardunaldian. Lehen txandan irten ziren Madalen ontzikoak, Tolosaldea, Zarautz, eta Donostiarrarekin batera. Lehen luzea bikaina benetan, Iñaki Mendizabalak prestatutako taldeak; lehenak egin zuten ziabogarainoko tartea. Lehenak sartu ziaboga horretan, baina Tolosaldeak aurrea hartu zien. Hala ere lan ona Errenteria-Oreretakoek, eta bosgarren postua taulan lehen jardunaldia bukatutakoan.

Txartela lortzea zuten helburu Kontxan lehiatzeko, eta hamalaugarren urtez segidan lortu dute. Hortik aurrerakoa, gozatzea, arraunarekin disfrutatzea izango zela adierazi zuen Inge Ugarte patroiak sailkatze estropadaren ostean. Disfrutatu disfrutatuko zuten, baina maila polita erakutsi ere, pozik egotekoa. Tolosaldearekin hiru segundoko tartea izan zuten Hibaikakoek eta oso kontuan hartzeko beste datua, hirugarren eta seigarren sailkatutako lau ontziek bi segundoko tartean egin zutela. Arraun Lagunaken nagusitasuna salbu, agertokia beraz, erabat zabalik Kontxako bigarren jardunaldirako.

Bigarren igandeari begira dira orain Madalen ontzikoak. Koska bat gora egin nahi dute, lehen lauko horretako kide bihurtu Kontxaren bigarren jardunaldian. Hibaika, Donostiarrarekin, Zarautzekin eta Oriorekin lehiatuko da lehen txandan.

Mendizabal pozik azaldu da lehen estropadaren ondotik, “ostegunean, sailkatze estropadan, pisu bat kendu genuen gainetik txartela lortuta Kontxan aritzeko. Ohorezko txandan sartzeko borrokatu dugu, ia lortu dugu, baina bi-hiru segundotan daukagu. Kontent emaitzarekin, eta datorren igandean gogo berarekin aterako gara uretara; bigarren postua bertan daukagu, ea lor genezaken”.

 

Kontxako lehen jardunaldiko denborak

  1. Arraun Lagunak 10:49.68
  2. Tolosaldea +9.18
  3. San Juan +10.54
  4. Astillero +10.74
  5. Hibaika +12.32
  6. Donostiarra +13.26
  7. Zarautz +18.08
  8. Orio +18.46

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maritxu Kajoi gauean adin txikiko batek jasandako sexu erasoagatik gizon bat atxilotu dute Ermuan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Avanzako autobus gidariek bertan behera utzi dute greba, 26 egunen ondoren

Euskal Herria, Gipuzkoa

61 urteko paziente onkologiko bat tximino baztangak jota hil da Donostia ospitalean

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hogei urteko espetxe zigorra onartu du Pasaian bikotekide ohia tiroz hil zuen gizon batek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Azahara Dominguezek hautagaitza aurkeztu du PSE-EEren Gipuzkoako ahaldungai nagusi izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa, Nafarroa

Eusko Jaurlaritzak argitu du ez duela baimenduko Aralar naturagune babestuari kalte egiten dion jarduerarik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.