Altzate igerilekua, hilaren 21era arte itxita
Lezoko Udalak jakinarazi du Altzate igerilekuan urteroko mantenu lanak egiten hasi direla gaur
Lezoko Udalak jakinarazi du Altzate igerilekuan urteroko mantenu lanak egiten hasi direla gaur (hilak 7, astelehena). Hala, lan horiek hilaren 20ra arte egitekoak direnez, herriko igerilekua hilaren 21ean berriz ere zabalik izango dela azaldu du. Altzateko abonatu direnek Oiartzungo Elorsoro kiroldegiko igerilekua erabili ahal izango dute lanak bitartean.
Igerilekua hustu eta garbitu, eta kirol azpiegiturako hainbat gunetan konponketa txikiak egingo dituzte egunotan. Hala, ikasturte osorako prest eta txukun izango da lezoarren eta ez direnen erabilera handia duen gunea.
