Gaurtik aurrera, HemenGuk azoka astelehenero
Astelehenero jasoko du herriko ekoizleen azoka Kontzejupeak. Hiru hilean behin egiten den larunbatetakoa mantenduko da.
Oiartzungo Udalak jakinarazi du herriko ekoizle txikiek euren produktuak saltzeko eta egiten dutena jendartera zabaltzeko aukerak erabat zabaldu direla. HemenGuk azoka astelehenero egingo dute, Kontzejupean, gaurtik (hilak 7) aurrera). Astelehenoroko hitzorduaz gainera, hiru hilabetean behin urtaro aldaketarekin batera egiten den HemenGuk-ek jarraipena izango du aldi berean.
Arrautzak, eztia, gazta, pasta ogia, sagardoa edo barazki saskiak (Arraztalorenak) erosteko aukera izango da Kontzejupean aste guztietako lehen egunean, eta garaian garaiko produktuak ere eskainiko dituzte herriko ekoizleek.
