Ostegunean, lonja ezagutzeko aukera
Ostegunean San Pedroko gunea ezagutzeko bisita gidatua egingo da, 05:50etik 07:30era. Parte hartzaileek lonjaren egunerokoa ezagutuko dute.
Ostegunean (hilaren 10ean) San Pedroko lonja ezagutzeko bisita gidatua egingo da, 05:50etik 07:30era. Parte hartzaileek arrantzaleek harrapatutakoa lonjan deskargatzen dutenetik arrandegira iristen den arte arrainak egiten duen ibilbidea ezagutuko dute. Lonjako arrainaren enkantea ere zuzenean ikusiko dute. Horiez gain, lonjaren berezitasunak, baxurako arrantzan erabiltzen diren arrantza tresnak eta arrantzaleen kofradien funtzionamendua azalduko dituzte arduradunek. Bisita bukatzeko, parte hartzaileek gosari batez gozatuko dute, lonjaren ondoan.
Bisitak 15 euroko prezioa du, eta egin ahal izateko, gutxienez lau pertsonak eman behar dute izena. Arduradunek adierazi dute bisita 16 urtetik gorako pertsonentzat dela. Izen emateak Kofradiaren webgunearen bidez egin daitezke.
