Tokikoak eta ekologikoak, Zumardian
Larunbatean tokiko elikagai ekologikoen azoka egingo du Biolurrek Errenteriako Udalak, Behemendik eta Euskadiko Nekazaritza eta elikadura ekologikoaren kontseiluak lagunduta.
larunbatean eguerdira arte egingo dute azoka ekologikoa zumardian. Tokiko elikagai ekologikoen azoka antolatu du Biolurrek larunbaterako, Errenteriako Udalak, Behemendi Landa Garapen elkarteak eta ENEEK Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren lankidetzarekin. Azokak, tokiko ekoizpen ekologikoa herritarrengana hurbiltzea du helburu jardueraren bidez, ekoizleen lana ikusgarri egin eta zuzeneko salmenta zein kontsumoa arduratsua sustatzearekin batera.
Hori horrela, larunbatean 10:00etatik 14:00etara barazkiak, gazta, eztia eta marmeladak, guztiak ekologikoak, erosteko aukera izango dute herritarrek. Ekoizle eta herritarren arteko harreman zuzena izango da gainera, azokari esker, eta herritarrek horrela, elikagai horiek nork eta nola ekoizten dituen ezagutzeko aukera izango dute.
Elikagaiak salgai bai, baina ez da horretara mugatuko azoka. Hura osatzeko, Ekoizpen duina, kontsumo herrikoia sukaldaritza tailerrak egingo dituzte. 12:00etan izango da hori, Miriam Chaf Integrativa sukaldariaren eskutik. Jardueraren bidez, elikadura kontzientea eta tokikoa, zein 0 kilometroko produktuen kontsumoa sustatuko dira.
Haurrei begira jolasak antolatu dituzte bestalde, azokaren barruan.
Elikadura ekologikoaren gaineko informazio panelak ere izango dira azokan Biolur informazio puntuarekin batera, azken horiek Foru plazan.
