Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Euskara ipar

'Euskara ipar, plan biribila' lelopean, udalak eta euskaltegiek prest dute 2026-2027 ikasturteko matrikulazio kanpaina.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/09/08

Euskara ipar, plan biribila lelopean, Pasaiako Udalak eta herriko bi euskaltegiek prest dute 2026-2027 ikasturteko matrikulazio kanpaina. Antxoko Txirrita AEK-k eta Trintxerpeko Udal Euskaltegiak pasaitarrak animatu dituzte euskara bere egin dezaten: “Euskara ikastea pauso garrantzitsua da, euskara ulertzera iristea behintzat: lana topatzeko, bezeroei kalitate handiagoko zerbitzua eskaintzeko, euskarazko titulu ofizial bat lortzeko, euskal kultura bete-betean gozatzeko, bizileku eta lan baimenekin lotutako administrazio prozesuetarako, seme-alabekin eskolan ikasitakoa partekatzeko…”.

Laura Ré Euskara zinegotziak adierazi du euskararen normalizazioa udalaren “lehentasun estrategiko” bat dela: “Euskara, gure hizkuntza izateaz gain, komunitatea egiteko tresna da, kohesioa sortzen duena eta aukera gehiago irekitzen dizkiguna. Gure helburua da Pasaian bizi den edonork euskaraz ikasteko eta bizitzeko aukera erreala izatea, bere egoera sozioekonomikoa edo jatorria edozein dela ere”.

Bide horretan, udal hautetsiak baietsi du udalak euskara sustatzeko egiten duen apustua ez dela euskaltegien matrikulazio kanpainara mugatzen, urte osoan zehar garatzen den politika eta egitasmoen parte baita: “Euskararen biziberritzea guztion ardura da, baina erakundeok bidea erraztu behar dugu. Horregatik, prestakuntza eskuragarri egiteaz gain, euskararen erabilera handitzeko baldintzak sortzen jarraituko dugu, Pasaia gero eta euskaldunagoa izan dadin”.

Eskaintza

Pasaiako bi euskaltegietan maila guztietara egokitutako ikastaroak eskaintzen dituzte, ordutegi zabalean. Horien artean langabetuei zuzendutako ikastaro trinkoa nabarmendu dute euskaltegien arduradunek. “Ikastaro horren bidez, euskara azkarrago ikasteko aukera izango dute ikasleek eta lana aurkitzeko aukerak handituko zaizkie, beste abantaila batzuen artean”.

Dagoeneko euskaraz dakiten horiei ere dei egin diete euskaltegietara joateko, haien maila hobetu dezaten, “inoiz ez dela berandu” iritzita. Horrez gain, euskara ez dakitenak ere animatu dituzte Pasaiako euskaltegietan ikastera, abantailak baliatuta.

Udaleko eta euskaltegietako arduradunek ez dute nahi egoera ekonomikoa euskara ikasteko oztopo izatea. Hori dela eta, ikastaroek “arrazoizko” prezioak izango dituztela aurreratu dute. Pasaitarrek, gainera, matrikularen %100 berreskuratu ahal izango dute baldintzak betez gero. Baldintzen artean, ikasleek %85eko asistentzia ziurtatu beharko dute.

Ikastaro bereziak

Aurtengo ikasturtean, aurreko urteetako ikastaro berezien eskaintza mantenduko dutela jakinarazi dute arduradunek: mintzamena lantzeko ikastaroak eta Pasaiako merkatarientzako ikastaroak. Kurtso horien gaineko informazioa euskaltegietara deituta edo bertara gerturatuta lor daiteke.

Ikastaro berezi horiez gain, euskaltegiek ohiko ikastaroak ere eskainiko dituzte iraila bukaeratik ekainera bitartean, 07:00etatik 21:00etara arteko ordutegi zabalean. Kurtso guztiak 16 urtetik gorakoentzat dira, eta ikasleen eskaeren eta beharren arabera, talde eta formula ezberdinak antolatu ahal izango direla zehaztu dute arduradunek.

Hortaz, euskara ikasteko interesa duten guztiei Trintxerpeko Udal Euskaltegira (Euskadi etorbidea 61, 943 00 43 40, posta elektronikoa) edo Antxoko Txirrita AEK Euskaltegira (Zumalakarregi 9, 943 52 55 45, posta elektronikoa) gerturatzeko deia egin diete arduradunek, bertan informazioa eskuratu eta izena emateko. Izen emateak iraila osoan zehar egongo dira irekita. Udalaren Herritarren Arreta Zerbitzuan ere aurretiko izen ematea egin ahal izango da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gaur hasi dituzte Azpeitiko Corrugados lantegia eraisteko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Alokairu kontratua amaituta etxetik egotzi nahi dituzten hamahiru familiaren egoeraz ohartarazi du Kaleratzeak Stop plataformak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Tabuak kutxatik aterata, giro ederrean ospatu dute Inurri Eguna Usurbilen

Kultura, Gipuzkoa

Nazioarteko artistak eta euskal musikariak izango dira Boga Boga jaialdian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Joseba Zalakain izango da Gipuzkoako Zainketen eta Gizarte Politiken Ebaluaziorako Agentziako zuzendaria

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduren Gipuzkoako Mahai Politikoak Maddalen Iriarte proposatu du ahaldun nagusirako hautagai izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak zaintza kameren grabaketak eskatu dizkie Azpeitiko saltokiei, hiltzailea aurkitzeko lagungarri izanen direlakoan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Azpeitiko hainbat etxebizitza miatu ditu, baina ustez taxilaria hil zuen susmagarria aurkitu ez

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako Foru Aldundiak politika publikoek pertsonen bizi kalitatean duten eragina neurtzeko agentzia bat sortu du

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.