Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Euskara, denen eskura

Ikasturtea hasi berritan agerraldia egin dute gaur udalak eta udalerriko bi euskaltegiek: Xenpelar AEK-k eta Udal Euskaltegiak.

Leire Mazizior Hizkuntza politiketako zinegotzia, Marian Alberdi Udal Euskaltegiko zuzendaria, Gurutzne Etxeberria Udal Euskaltegiko idazkari akademinkoa, eta Borja Arbelaitz Xenpelar AEKko arduraduna.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/09/09

Ikasturtea hasi berritan agerraldia egin dute gaur udalak eta udalerriko bi euskaltegiek: Xenpelar AEK-k eta Udal Euskaltegiak. Ikasturte berrirako ondu duten eskaintza zabalaren berri eman dute, baita matrikula epea zabalik dela jakinarazi ere; udal euskaltegiaren kasuan, hilaren 18ra arte eman daiteke izena, eta Xenpelar AEKren kasuan, berriz, hilaren 30era arte. Horiek data ofizialak, baina ikasturte osoan zehar izango du euskarara hurbildu nahi duenak  izena emateko aukera.

Erabat irisgarria den eskaintza prestatu dute, maila eta ordutegia euskara ikasteko oztopo izan ez daitezen. Leire Mazizior Hizkuntza Politiketako zinegotziak kohesio sozialerako ezinbesteko tresna jo du euskara, “hori horrela herritar orok izan behar du eskuragarri. Euskara ikastea ez baita azterketa bat gainditzea; euskara ezagutzeak tokiko telebista  eta prentsa ulertzea dakar, seme-alabei eskolako lanekin laguntzeko aukera ematen dizu, laneratzeko ateak zabaldu, eta komunitatea ehuntzen laguntzen du”. Horrekin lotuta, aurten ere, hobari eta diru laguntza eskaintza zabala izango dela esan du Maziziorrek.

A1 eta A2 Mailako ikastaroetan ziena ematen dutenek, ikastaroa doan izango dute udal euskaltegian; AEKn izena ematen dutenek ere ez dute ordaindu beharko, “HABE euskara bonoa jarri du martxan eta horren arabera, ikasleek 120 euro ordainduko ditu eta gainontzeko guztia HABEk hartuko du bere gain. Errenteriako Udalak 120 euro horiek ordainduko ditu, beraz, ikasleek doakoa izango dute”.

Hortik aurrerako ikastaroetan ere ikasleek diru laguntza zabalak izango dituztela azaldu du Maziziorrek, “eskoletako asistentzia betez gero, ∞80ko hobaria aplikatuko zaio ikasle orori”. Eskaintzari dagokionean, A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailako tituluak lortzeko taldeak izango dira bi euskaltegietan eta astean 20, 15, 10 eta 5 orduko ikastaroak. Eskolak, goiz, eguerdi eta arratsaldetan, baita autoikaskuntza ere; halaber, erabilera bultzatu eta trebetasunak lantzeko taldeak izango dira.

Udal Euskaltegiaren eta Xenpelar AEKren artean, guztira 49 talde aritu ziren lanean 2025-2026 ikasturtean zehar. Balantzea egin zuen Errenteriako Udalak joan den uztailean eta hainbat datu eskaini. Maila guztietako ikastaroak eskaini ziren aurreko ikasturtean, hasierako urratsetatik hasi eta C2 mailara arte, eta neguko ikastaroetan 600 ikasle inguruk parte hartu zuten. Kopuru hori aurreko 2024-2025 ikasturtekoa baino ia %25 handiagoa da, eta gero eta herritar gehiagok euskara ikasteko edo hobetzeko egiten duten apustuaren adierazgarri tokiko erakundearen esanetan.

Udal euskaltegiak hilaren 18ra arte izango du matrikula epea zabalik, eta hori horrela Migel Zabaletan duen bulegoa zabalik du 09:00etatik 18:30era. Telefonoz ere eman daiteke izena, 943 44 96 80 edo 647 68 09 27 telefono zenbakietara deituta edo posta elektroniko bidez (klik hemen).

Xenpelar AEKk hilaren 30era arte du zabalik izena emateko epea eta bulegoa zabalik izango du astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara  astelehenetik ostegunera. Telefonoz ere eman daiteke izena 943 34 02 33 zenbakira deituta edo posta elektronikora mezua bidalita (klik hemen).

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Donostia Eskuzaitzetako industria parkearekin lotzeko autobus linea abiaraziko dute

Elgeako mendilerroan piztu den sutea kontrolpean dago jada

Gaur hasi dituzte Azpeitiko Corrugados lantegia eraisteko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Alokairu kontratua amaituta etxetik egotzi nahi dituzten hamahiru familiaren egoeraz ohartarazi du Kaleratzeak Stop plataformak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Tabuak kutxatik aterata, giro ederrean ospatu dute Inurri Eguna Usurbilen

Kultura, Gipuzkoa

Nazioarteko artistak eta euskal musikariak izango dira Boga Boga jaialdian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Joseba Zalakain izango da Gipuzkoako Zainketen eta Gizarte Politiken Ebaluaziorako Agentziako zuzendaria

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduren Gipuzkoako Mahai Politikoak Maddalen Iriarte proposatu du ahaldun nagusirako hautagai izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak zaintza kameren grabaketak eskatu dizkie Azpeitiko saltokiei, hiltzailea aurkitzeko lagungarri izanen direlakoan

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.