Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Familia Gunea, Ludoteka eta Gaztelekuetan izena eman daiteke

Errenteriako udalak antolatutako programetan izena emateko aukera izango dute haur, gazte eta familiek hilaren 14tik 23ra arte.

Cruz, Zabala, eta Arozena gaurko agerraldian, beraungo ludoteka aurrean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/09/10

Errenteriako udalak antolatutako programetan izena emateko aukera izango dute haur, gazte eta familiek hilaren 14tik 23ra arte. Aukeran, Familia Gunea, Ludotekak eta Gaztelekuak izango dituzte, eta gaur eman dituzte xehetasun guztiak Naroa Zabala Gazteria zinegotziak,  Itsaso Cruz Hezkuntza zinegotzia, eta Patricia Arozena Hezkuntza eta Gazteria departamenduko teknikariak.

Programa guztiek hilaren 28an hasiko dute ikasturte berria eta 0-17 urte arteko adin tartea hartuko dute.

Behin programak martxan jarrita familiek aukera izango dute urriaren 31ra arte parte hartzeari uko egiteko, ordainpeko zerbitzuetan dagokien tarifa ordaindu gabe.

Familia Ginea 2021 eta aurten jaiotako haurrei eta haien familiei begirakoa da. astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, eta larunbatetan 10:00etatik 12:00etara parte hartu ahalko dute betiere aforoa bete arte. Cruzek azaldu du, ikasturte honetan, familien eskaerari erantzunez Familia Guneko espazioa goizeko ordutegian egunero erabiltzeko aukera zabaldu duela udalak. Ezinbestekoa da parte hartzeko aldez aurretik izena ematea telematikoki (klik hemen) edo Zu arreta zerbitzuaren bidez udaletxean edo Aldakoenean.

Izena ematen duten familiek 46,26 euroko kuota ordaindu beharko dute ikasturte osorako helbideratze bidez.

Ludoteka eta Gaztelekuei dagokienean, 2015 eta 2020 urteen artean jaiotakoek, eta  2009 eta 2014 urteen artean jaiotakoei begirakok dira, hurrenez hurren. Udalerrian sei ludoteka daude: Agustinak, Beraun, Erdigunea, Gabierrota, Kaputxinoak eta Markola. Gaztelekuak berriz, bi dira, Beraun eta Gabierrotan. Zabalak azaldu du aurreratu egin dutela Ludoteka eta Gaztelekuetako sarrera ordua ordu erdiz, guraso eta arduradun batzuen eskaerari erantzunez.

Izen emateak telematikoki egin behar dira gazteriaren webgunean (klik hemen) eta izena ematen duten familiek 46,26 euroko urteko kuota ordaindu beharko dute helbideratze bidez. Gaztelekuen zerbitzua doakoa da. Ordutegia berriz, ludoteketan astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:00etara, eta Gaztelekuetan asteazkenetik larunbatera 17:00etatik 20:00etara.

Cruzek eta Zabalak gogora ekarri dute aurten ere errentaren arabera egokitutako tasak izango dituzte zerbitzuek, “erabiltzaileen gaitasun ekonomikora egokitzeko”. Horretarako, izena emateko garaian, gaitasun ekonomikoaren arabera prezio publikoa egokitzeko eskaera egin beharko dute.

Ludoteka, Familia Gune eta Gazteleku berriak izango ditu udalerriak. Horien inguruan ere mintzatu dira udal ordezkariak eta azaldu Olibeteko ekipamendua eraberritzeko eta Familia Gunea eta Ludoteka bertan kokatzeko lanak urte bukaeran bukatzea aurreikusten dutela. Gazteleku berria izango da bestalde, Ondartxoko Mataderoan. Gazteleku berri hori 2027-2028an irekitzea aurreikusi dute.

Joan den ikasturteko datuak ere eman ditu Arozenak. Ludoteketan 250 haur aritu ziren, eta gaztelekuetan, berriz, 159 lagun.

Informazio gehiago behar dutenek 943 44 96 06 telefono zenbakira deitu dezakete edo posta elektronikora idatzi (klik hemen).

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.