Hilaren 16an, odol erauzketak Antxon
Pasai Antxoko Odol Emaileek odol erauzketak egingo dituzte hilaren 16an Antxoko anbulatorioan, 16:30etik 20:30era.
Datorren asteazkenean, hilaren 16an, hilabeteko odol erauzketak egingo dira Antxoko anbulatorioan, 16:30etik 20:30era. Hilaren 12an, 13an eta 14an Gotatanta atariaren bidez hartu ahal izango da hitzordua. Hilaren 15ean, aldiz, telefonoz erreserbatu ahalko da zita. Pasai Antxoko Odol Emaileek adierazi dute pazienteek COVID19-arekin zerikusia duen sintomaren bat baldin badute, odol emateetara ez bertaratzeko.
Abuztuko odol erauzketetan 21 odol poltsa jaso ziren, eta ez zen emaile berririk bertaratu. Sustatzaileek baietsi dute emaile berriak beharrezkoak direla naturaltasunez ematen diren bajak ordezteko. Hori dela eta, 18 urtetik aurrerako gazteei dei egin diete odol emateetara bertaratzeko.
