'La mochila. La vida de Muñagorri' liburua aurkeztuko dute Niessen Kulturgunean
Ander Izagirre idazle eta kazetariak idatzi du liburua, Raul Guerra Garrido 2025 bekan bere lana aukeratua izan ostean. Urriaren 2an izango da aurkezpen ekitaldia.
La mochila. La vide de Muñagorri liburua aurkeztuko dute Niessenen urriaren 1ean.Gipzukoako Foru Aldundia Ander Izagirreren La mochila. La vida de Muñagorri liburua aurkeztuko dute Errenteria-Oreretako Niessen Kulturgunean urriaren 1ean. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamenduak sortutako Raul Guerra Garrido 2025 Bekaren irabazlea izan zen Izagirreren proiektua eta horren barruan idatzi du liburua. Libros del KO argitaletxeak ekoitzi du liburua. Ekitaldian liburuaren idazlea, eta protagonista den Alberto Muñagorri izango dira, eta Goizane Alvarez Kultura diputatuak egingo du irekiera.
Muñagorriren bizitza berreraiku du bere lanean Izagirrek aldundiaren kultura departamenduak nabarmen jarri duenez, “1982an, hamar urte zituela, zauri larriak izan zituen ETAk Errenteria erdigunean jarritako bonba baten eztandaren ondorioz. Hanka bat eta begi bateko ikusmena galdu zituen. Muñagorriren historia pertsonaletiok abiatuta, Izagirrek Euskadiren historia hurbnilaren hamarkada batzuk aztertzen ditu eta indarkeriaren giza eta gizarte ondorioak aztertzen ditu, baita gerora abian jarri ziren memoria eta bizikidetza prozesuak ere”.
Lanaren argitalpenak beka abian jartzeko helburua betetzen duela jarri du nabarmen, bestalde, Alvarezek, “bere garaiarekin konprometitua dagoen eta gai konplexuei zorroztasunetik, askatasunetik eta pentsamendu kritikotik heltzeko gai den kultura sorkuntza bat bultzatzeko sortu zen. Izagirreren lanak bete-betean erantzuten dio asmo horri”. Aurkezpena Errenterian egiteak duen garrantzia ere nabarmendu du diputatuak, “liburuak jasotzen duen historiaren agertoki nagusia baita, “lana Errenterian aurkezteak esanahi berezia dauka, Errenteria eta Gipuzkoaren memoriaren parte den historia batez ari gara, baina baita indarleriak pertsnengan eta gure gizartean izan duen eraginari buruz hausnartzera behartzen gaituen esperientzia batez ere”.
Lanak jorratzen dituen gaiez ere mintzatu da Alvarez, “Etaren atentatuak, kale borroka, mehatxuak eta jazarpena, GALen terrorismoa, heroinaren eragina belaunaldi oso batengan, gizarte mugimenduak, gizartearen isiltasunak, biktimen egoera eta ondorengo oroimen aitortza, damu, barkamen eta bizikidetza prozesuak”.
Proiektua garatzeko egileak dokumentazio lan zabala egin du eta elkarrizketak egin ditu Muñagorrirekin, haren familiarekin, eta gertuko pertsonekin, bai eta biktimekin, ETAko militante ohiekin, memorian adituekin, gizarte mugimenduko ordezkariekin, arduradun politikoekin eta garaiko beste lekuko batzuekin ere.
Beka bera, zein liburuaren aurkezpena “herritartasunaren eraikuntzarekin” lotu ditu Alvarezek, “erakunde publikoek babestu behar dugu eztabaida zailak abztertzen ez dituen eta bere historiaz jabetzen den gizarte demokratiko eta plurala indartzen laguntzen duen kultura. Gertatutakoa gogoratzea, biktimen sufrimendua aitortzea eta urte haiek bizi izan ez zituztenei transmititzea erantzukizun kolektiboa ere bada”.
Memoria demokratikoa ez dela iragana gogoratzea soilik gaineratu du diputatuak, “iraganetik orainerako ikaskuntzak ateratzea baizik. Ideia bakar batek ere ezin du indarkeria justifikatu, eta gizarte demokratiko bakar bat ere ezin da eraiki indarkeria hori jasan zutenen ahanzturaren gainean”.
Aldundiko Kultura departamentuak 2023an sortu zuen Raul Guerra Garrido beka. Helburua, idazle eta farmazialaria, Idazleen Elkarteko presidentea, 1976ko Nadal saria, Planeta Sariaren finalista eta 2006ko Espainiako Letren Sari Nazionala omentzea zuen. Deialdia edozein diziplina artistikoko sortzaileei zuzenduta dago, baldin eta ibilbide sendoa badute, eta jatorrizko proiektu baten garapena eta gauzatzea finantzatzen du, gehienz ere urtebetez, 25.000 eurorekin. Bekaren lehenengo edizioa Nerea Loiola idazleari eman zitzaion, Ardi Galduak euskarazko ipuin bildumagatik; 2025ean Izagirreren proiektua hautatu zuten.
