Allerruren atea, zabalik
Ate irekien jardunaldia antolatu du bihar (hilak 11, ostirala) arratsalderako, Plazetan, Allerru Kirol Elkarteak.
Plazeta futbol zelaiko ateak zabalduko dizkie bihar (hilak 11, ostirala) Allerru Kirol Elkarteak herriko futbol taldearekin bat egin nahi duten gaztetxoei. Hala, adinen araberako hiru hitzordu ezarri dituzte Lezoko futbol taldeko kideek, haurrek klubaren gaineko informazioa jaso, eta hala nahi badute, talderen batean izena eman dezaten.
17:00etan, 2017an eta 2018an jaiotako mutilen txanda izango da. 18:00etan, berriz, 2015, 2016, 2017 eta 2018 urteetan jaiotako neskentzako prestatu dute deialdia. Azken hitzordua 19:00etarako ezarri dute, 2015 eta 2016 urteetan jaiotako mutilentzat hain zuzen ere.
Allerruren eskolarekin bat egin nahi dutenek bihar Plazetara joateko aukera dute, beraz. Hala ere, informazio gehiago nahi izatekotan telefono dei bat ere egin dezakete interesdunek, 688 638 836 telefono zenbakira zehazki.
