Hezitzaileen lan poltsa zabaldu dute Lezon
Udalekuetan, Ludotekan, Kuadrillategi edo Faktorian, eta Lezo Institutuan zein Pasaia-Lezo Lizeoko euskara errefortzu saioetan lan egiteko hezitzaileei zuzendutako lan poltsa da.
Lezoko Udalak jakinarazi du herriko udalekuetan, ludotekan, Kuadrillategin nahiz Faktorian, Lezo Institutuan zein Pasaia-Lezo Lizeoko euskara errefortzu saioetan lan egiteko hezitzaileei zuzendutako lan poltsa ireki dela. Ttakun Kultur Elkarteak kudeatzen ditu egitasmo horietan diren hezitzaileak.
Hala, aisia programa horietan lan egin nahi duten hezitzaileek galdetegi bat bete behar dute (hemen esteka), eta aldi berean euren CVa Ttakunera bidali behar dute posta elektronikoz (hemen helbidea).
