Osasunaren alde bilduko dira berriz ere
Gaurko (osteguna) 19:00etan herri batzarra egingo dute Gurutze Santuaren plazan, portuko sutearen gaineko lanketarekin jarraitzeko.
Hilaren 3ko batzarrekoa da ondoko irudia. Ondoren manifestazioa egin zuten. Abuztuaren 21eko portuko sutearen ondorioz Lezon sortu den herri mugimenduak urrats gehiago egin nahi ditu. Horregatik, gaur (hilak 10, osteguna) batzarrera deitu dituzte herritarrak 19:00erako. Asmoa da abian den dinamika indartzeko boluntarioak lortzea, sortu nahi diren lantaldeak edo batzordeak osatu, eta hala, dinamika iraunkorra bermatzeko.
Gainera, abian den sinadura bilketarekin jarraituko du gaur; banatu diren sinadura-orriak jaso, eta nahi duenak bere atxikimendua emateko aukera izango du. Sinadura horiek Pasaiako Portu Agintaritzaren kontrako salaketa administratiboaren osagarri izango dira.
Gaurkoa batzarra izango da. Hurrengo mobilizazioa hilaren 17rako (osteguna) iragarri dute herri mugimenduko kideek.
