Musik(H)abian musika sektorea profesionalizatzeko
Musika Bulegoak, Durangoko Udalarekin eta Agustinak Zentroarekin elkarlanean jarri du martxan ekintzailetza programa horren lehen ekitaldia. izena emateko epea, hilaren 16an itxiko dute.
Musika sektorearekin lotutako proiektu profesionalak garatu eta sendotzea du helburu Musik(Habian) ekintzailetza programak. Musika Bulegoak, Durangoko Udalarekin eta Agustinak Zentroarekin elkarlanean jarri du martxan, eta honakoa lehen ekitaldia izango du. Programak, Euskal Herriko hiru proiektu hautatuko ditu deialdi ireki bidez, eta izena emateko epea hilaren 16ra arte, asteazkenera arte, izango da zabalik.
Musik(H)abian urriaren 14tik 16ra egingo dute eta hamar astez, parte hartzaileek 40 orduko talde prestaketa, eta banakako 25 orduko mentoretza jasoko dute. hautatutako proiektu bakoitzak, gainera, 1.500 euroko ordainsaria izango du. Prestakuntza saio presentzialen zati bat Errenteria-Oreretako Agustinak Zentroan egingo dute, eta beste batzuk Durangon, “Euskal Herriko musika sektoreko eragileen arteko harremanak eta lurraldeen arteko lankidetza sustatu nahi dira”.
Musik“Harian) ez dago soilik artista ed musika taldeei zuzenduta, kudeaketa, sustapena, komunikazioa, ekoizpena, diskoetxeak, musika zerbitzuak, teknologia edo musikaren sektorearekin lotutako bestelako proiektu profesionalek ere parte hartu dezakete.
Izena eman nahi dutenek, Musika Bulegoaren deialdiaren bidez egin behar dute (klik egin hemen)
