Ohiko ordutegira itzuliko da Zu! harrera zerbitzua
Astelehenetik aurrera, udako ordutegia bertan behera utzi eta ohikoan emango du zerbitzua.
Laguntzen tramitazioa Zu! zerbitzuan egin behar da. Datorren astetik aurrera ohiko ordutegian jardungo du ZU! Zure Udala arreta zerbitzuak. Astelehenean izango da, zehazki. Astelehenetan: 7:30-14:00; astearte eta ostegunetan: 7:30-19:00; asteazken eta ostiraletan: 7:30-15:00.
Aldakoneako ordutegia, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara izango da.
