Bizikleten bigarren eskuko azokarako izena eman daiteke
Hilaren 25ean egingo dute azoka udalak antolatuta, Zumardian, 16:30etik 20:00etara.
Hilaren 25ean egingo dute Zumardian bizikleta azoka.Herri Bizia Arrakastatsua da. Urtero herritar ugarik baliatzen dute etxean egoera onean diren eta dagoeneko erabiltzen ez dituzten bizikletak saltzeko, eta beste askok, berriz, bizikleta berria erosi ordez, bigarren eskukoa erosi eta xoxa batzuk aurrezteko. Aurten ere izango da horretarako aukera bigarren eskuko bizikleten azokan hilaren 25ean. Zumardian izango da 16:3ean hasi eta 20:00ak arte.
Azokan bizikleta edo patinetea salgai jarri nahi duten herritarrek, izena eman beharko dute urtero bezala, eta horretarako epea zabalik dela jakinarazi du udalak. Gordailu zerbitzu sistema bitartez funtzionatuko du eta egunean bertan 15:00etatik 16:30era utzi beharko dira bizikletak eta patineteak; salgai jartzeko galdetegia bete beharko da (klik hemen) edo 943 67 02 49 telefono zenbakira deitu. Hilaren23ra arte izango da zabalik izen ematea.
Ez da onartuko 700 euro baino prezio garestiagorik.
Salgai jarriko diren bizikleta eta patineteen zainketa eta salmentaz gordailuko langileak arduratuko dira, saldutako artikuluen dirua bueltatuz edo saldu ez direnak jabeei itzuliz egunean bertan.
Azoka, urtero antolatzen den Europako Mugikortasun astearen egitarauaren barruan kokatzen da, eta udala garatzen ari den Hondakinen Prebentzio Planarekin bat datorrela nabarmendu du udalak.
