Eskola Feministaren aurkezpen ekitaldia hilaren 22an
Hamahirugarren aldia du Eskola Feministak; ikasturte berrirako programazioa aurkeztuko du hilaren 22an.
Emakumeen Etxean aurretik egindako beste mahai inguru bat. Emakumeen Etxera ere heldu da ikasturte berria, eta hori horrela, Eskola Feministaren hamahirugarren ekitaldia aurkezteko ekitaldia antolatu du bertan udalak. Hilaren 22an izango da hasiera emateko jardunaldia, eta bertan, ikasturterako antolatu dituzten espazio eta ikastaroen berri emango dute, baita izen emate prozesuaren gaineko informazioa zabaldu ere.
Jardunaldia 18:00etan hasiko da eta programazioan parte hartuko duten irakasle, dinamizatzaile, eta elkarteek euren proposamenak aurkeztuko dituzte. Hori bukatuta, Patas arriba. Alta comedia para gente atrevida ikuskizuna eskainiko dute Gemma Almagro eta eta Izaskun Barbarienek. Ondoren, Patas arriba. Alta comedia para gente atrevida ikuskizuna izango da, Gemma Almagro eta Izaskun Barbarieren eskutik. Bakarrizketa eta pianoa, algara eta deserosotasuna uztartzen ditu ikuskizunak, eta bi pertsonaia ditu: 50 urterekin mota guztietako terapietatik igaro den eta oraindik ezer ulertu gabe jarraitzen duen emakumea, eta hitz egin gabe dena esaten duen pianista ez-bitarra. Ikuskizuna hausnarketarako gune bihurtu da eta umoreaz baliatuta hamaika gai jorratzen ditu: feminismoa, aniztasuna, osasun emozionala, amatasuna, poliamodioa, arrazakeria…
Ikastaroen aurkezpena euskaraz eta gaztelaniaz izango da eta ikuskizuna gaztelaniaz.
