Herri bideen inbentarioari ekarpena egin dio Eguzkik
Errenteria-Oreretako herri bideen inbentarioari hasierako onarpena eman zion Errenteriako Udalak ekaineko udalbatzarrean; inbentario horri, ekarpena egin dio orain Eguzki talde ekologistak
Aranguren herri-bideaEguzki Errenteria-Oreretako herri bideen inbentarioari hasierako onarpena eman zion Errenteriako Udalak ekaineko udalbatzarrean; inbentario horri, ekarpena egin dio orain Eguzki talde ekologistak: “30 eguneko epea zegoen ekarpenak egitekoeta epe legalaren barruan, hilaren 10ean eman genion sarrera ekarpenen idatziari udaleko erregistro orokorrean”.
Denera sei ekarpen aurkeztu ditu talde ekologistak, “gure usteetan horien erabilpena errazten duten bi proposamen aurkeztu ditugu modu osagarrian, kontuak hartzeko modukoak direlakoan”.
betebehar legala da herri bideen inbentarioa egitean, eta horretaz gain, “ezinbestekoa” jo du Eguzkik, “jabari publikoko ondasunak zehazteko eta juridikoki behar izatekotan babesteko eta bermatzeko”. aurkeztutako ekarpenei dagokienean, proposamen horiek “interes orokorraren defentsan” egin dituela azaldu du Eguzkik, “eta udalak horrela ulertzea espero dugu”.
