Aldundiak E05 eta E15 lineetan aldaketak iragarri dituela-eta, kezka
Beraun, Kaputxinoak, Galtzaraborda, Igantzi eta Erdiguneko auzo elkarteek aldaketek zer dakarten publikoki azaltzeko eskatu diote aldundiari.
Autobus bat Alaberga eta Kaputxinoak artean. Kezka azaldu dute Beraun, Kaputxinoak, Galtzaraborda, Igantzi eta Erdiguneko auzo elkartek. arrazoia, udalerriko markesinetan jarritako oharrak. Horien bidez urriaren 1etik hasita aldaketak iragarri ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak E05 eta E15 lineetan. “Bereziki kezkatzen gaitu informazio horrek, aldundiarekin izandako bileretan konpromiso argi bat helarazi zigulako: lizitazio berriarekin ez lirateke gure auzoetarako funtsezko zerbitzuak eta ibilbideak ezabatuko, eta E05 eta E15 lineen gaur egungo baldintzak mantendu edo hobetuko lirateke”.
Lineen antolaketan edo izenetan aldaketak izatea ez ditu kezkatzen, baina argi esan dute, ez dute onartuko aldaketa horien pean euren auzoetatik Donostiara eta ospitaletara iristeko zerbitzu gutxiago, ibilbide okerragoak edo zailtasun gehiago izatea ez dute onartuko: “Urriaren 1a bueltan da, ez dugu mesfidantzarik izan nahi, baina ziurtasunak behar ditugu”. Hori horrela, aldundiari eskatu diote iragarritako aldaketek zer dakarten publikoki argitu dezan, eta “berretsi dezala auzo elkarteekin hartutako konpromisoak beteko dituela. Konpromisoak betetzeko daude”.
