Jolasean jardunaldiak, Kroma elkartearen eskutik
Jolasaren eta artisau jostailuaren jardunaldiak antolatu ditu beste urte batez Kroma Artisau Elkarteak.
Jolasaren eta artisau jostailuaren jardunaldiak antolatu ditu beste urte batez Kroma Artisau Elkarteak. Hori horrela, hilaren 22tik 27ra arte doako jardueraz betetako programazioa ondu du elkarteak, joko tradizionalaren, artisautzaren eta gizarteratzearen inguruan.
Kromak antolatutako jardunaldiak, artisautzaren eta herritarren arteko topagunea izatea nahi dutea, artisautza jokoen tradizioa eta haien gizarte eta hezkuntza balioa sustatuz. Kroma Elkartea artisautza herritarrei gerturatzeko eta artisautza sektoreko elkarte, kolektibo soziokultural eta profesionalen arteko lankidetza indartzeko xedearekin sortu zen, hala gogorarazi dute arduradunek.
Programazioari dagokionean, Merkatuzar izango du epizentroa batez ere Merkatuzarren eta Peñafloridako Kondea Plazan egingo da, eta erakusketa interaktiboa, jolas tradizionalen maleta ibiltari baterako sorkuntza, kaleko jolasak, solasaldiak, kaleko animazioa izango dira besteak beste.
Kroma Artisau Elkarteak herritar guztiak gonbidatu ditu parte hartzera, “askotariko eta doako programazioarekin, adin guztietako pertsonak artisautzaren eta jokoaren munduan inplikatzea bilatzen da, elkarteen lana bultzatzea eta sare komunitarioak sortzea”.
Egitaraua
• Erakusketa interaktiboa (irailaren 22tik 27ra, Merkatuzar, 17:00 – 20:00):
Jostailu eta artisautzako jolas tradizionalen erakusketa irekia, adin guztietako ikusleek aste osoan zehar horiekin elkarreragiteko eta jolasteko aukera izan dezaten.
• Jolas tradizionalen maleta ibiltarien baterako sorkuntza (irailaren 22tik 27ra, Merkatuzar, 10:30etik 12:30era):
Jolas tradizionalari lotutako memoria indibiduala eta kolektiboa berreskuratu eta balioesteko saio parte-hartzaileak. Lankidetza-prozesu horren bidez, maleta ibiltariak egingo dira artisau-jokoekin, ondare hori komunitateko hainbat kolektibo eta gunerekin partekatzeko.
Aurretik izena eman behar da kromaartisauelkartea@gmail.com helbidean.
• Kaleko jolasak Abarkarekin (irailaren 23an, Merkatuzar plazan, 17:00etatik 20:00etara):
Jolas herrikoien eta kaleko jokoen saioa Merkatuzar plazan, Abarka kolektiboak dinamizatua.
• Munduko jolasak Proclade Yanapayrekin (irailak 24, Merkatuzar plaza, 17:30 – 19:00):
Munduko jolas saioa Merkatuzar plazan, Proclade Yanapay GKEak antolatuta
• Solasaldia: “Jolas tradizionalei buruzko proiektu inklusiboak” (irailak 25, Merkatuzhar, 10:30 – 12:30):
Jolas tradizionalak gizarteratzeko eta kultura-aniztasunerako funtsezko tresnak nola izan daitezkeen azaltzeko topaketa eta hitzaldia. Bertan izango dira Abarka, Euskalevasion eta Batuz.
• Animazioa: Objektu misteriotsuak (irailak 25, Merkatuzar, 17:30 – 19:00):
Saio dinamiko eta interaktiboa Euskalevasionen eskutik, non parte-hartzaileek jolas
objektu misteriotsuak modu ludikoan ezagutu eta esploratu ahal izango dituzten.
