Txistularien umorezko kontzerturako gonbidapenak, ostiraletik aurrera
Udal Txistulari taldeak, hainbat musikarik eta Bea Larrañaga clown pailazoak haurrei zuzendutako ikuskizuna eskainiko dute.
Urriaren 2an, ostirala, 18:30ean, Bea Larrañaga clown-pailazoak eta Udal Txistulari Taldeak umorezko emanaldia eskainiko dute Niessen Kulturgunean.
Udal Txistulari taldeak, hainbat musikarik eta Bea Larrañaga clown pailazoak haurrei zuzendutako ikuskizuna eskainiko dute. Ikuskizun honetan, txistularien arteaz gozatzeko aukera izango da; umorezko ikuskizun bat egiten ausartuko dira, musika clownarekin uztartuz eta txikienekin konektatuko duen ikuskizun bat sortuz.
Bertaratu nahi dutenek gonbidapenak (doan) eskuratu beharko dituzte hilaren 18tik, ostiraletik, aurrera, online (klik hemen) zein Lekuona Fabrikan.
