Ziklomotorrek eta nekazaritzako ibilgailuek Lezon egin dezakete IATa
Ikuskapen teknikoak Lezoko Udalaren brigadaren pabiloian egingo dira. Aurrez hitzordua eskatu behar da. Ziklomotorren txanda, aste honetan.
Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) Lezon egin ahal izango dute ziklomotorrek (50 cc-tik beherako motorrek) eta nekazaritzako ibilgailuek. Hala jakinarazi du Lezoko Udalak. Ziklomotorren jabeak adi ibil daitezela, aste honetan bertan, hilaren 24an (ostegunean) izango dutelako IATa herrian egiteko aukera; nekazaritzako ibilgailuen txanda, berriz, azaroaren 10a (asteartea) izango da.
Ikuskapen tekniko horiek Lezoko Udalaren brigadaren pabiloian egingo dira; 110 poligonoan dago, Txatxamendi 32 kalean. Baina, derrigorrezkoa izango da aurrez txanda eskatzea 943 62 63 00 telefono zenbakira deituta (Irungo IATren bulegokoa da).
