Euskara taldea du Lezok, Ziriku

Aurkezpen batzar irekia egingo dute hilaren 25ean (ostiralean). 18:00etarako deitu dituzte herriko eragile eta norbanakoak.

Herritarren ekimenetik sortu da Ziriku Lezoko Euskara Taldea. Batzuen artean mamitutakoa, herri osoari aurkeztu nahi diote orain taldekideek. Horregatik, hilaren 25erako (ostirala) batzar irekia egingo dute taldearen izaeraren berri eman, eta handitzeko. Hala, herriko eragileak 18:00etan Kultura Aretoan hasiko den batzarrera gonbidatzen ari dira, baita norbanakoak ere.

Lezon euskararen erabilera handitzea, kontzientzia linguistikoa eta nazionala indartzea, eta euskaldunon hizkuntza eskubideak defendatzea izango dira Zirikuren helburu nagusiak taldekideek esan dutenez. Xedeen berri emateaz gainera, taldearen sorrera prozesua zer-nolakoa izan den azalduko dute ostiraleko topagunean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.