Mileiren Argentina, sindikalismotik, Federico Giulianirekin
Kafe tertulia antolatu du LAB sindikatuak Gaztañoko auzo lokalean asteazkenean, hilak 23, 18:00etan.
Federico Giulliani argentinarra.Joseba Fonseca/ Resumen Latinoamericano Errepresioa, jazarpen sindikala, langile publikoen kontrako politikak… Horiek gutziak eta gehiago ezarri ditu Javier Mileik Argentinako presidentziara heldu zenetik. Horietaz guztiaz, Argentinaren egungo egoeraz, eta errepresio eta murrizketa horiei erantzuteko hartutako erabakiez ariko da Federico Giuliani. Argentinarra ATE sindikatuko kidea da eta lehen eskutik ezagutzen du herrialdearen egoera.
LAB sindikatuak antolatu du kafe tertulia; asteazkenean, hilaren 23an, izango da Gaztañoko auzo lokalean 18:00etan hasita. Gaztelaniaz izango da saioa eta ez da itzulpen zerbitzurik izango.
Ez da Giuliano (Rio Cuarto, Kordobako probintzia, Argentina 1975) Errenteria-Orereta bisitatzen duen lehen aldia; iazko azaroan hitzaldia eman zuen Landare tabernan. ATE Asociacion de Trabajadores del Estado eta Kordoba probintziako CTA Autonomako Central Trabajadores de La Argentina idazkari orokorra da.
Resumen Latinoamericanok egindako elkarrizketa —gaztelaniaz da— irakurtzeko, egin klik hemen.
