Neguko Solstizioa-Santomas eguna prestatzeko lehen juntadizoa

Abenduaren 21a gogotik ospatzeko lanean hasiko dira jada, eta eragile ea norbanakoak bat egitera deitu dituzte.

Iazko azokaren aurkezpeneko irudia.

Festa handi batek, antolatzaile eta boluntario lantalde sendoa eskatzen du atzean. Horrela bakarrik uler daiteke udalerriaren egutegian gorriz markatuta dauden egunetako asko eta asko. Horietako bat da Neguko Solstizioa-Santomas Eguna; erreferentea da, zalantzarik gabe jai festa egun hori herritarrentzat, inguruko herrietako bizilagunentzat, baita baserritar eta artisauentzat ere. Azken horiek, uneko uzta, eta beraien sorkuntza eramaten dituzte dozenaka eta dozenaka lagun biltzen dituen erakusleiho bilakatzen den plazara.

Hamaika eragileren postuak, txistorra eta edatekoekin, eta falta ezin duen talogileenak ere ez dute hutsik egingo aurten.

Horren atzean lana dago, handia, norbanako boluntario ugariren inplikazioa. Eta aurten ere horrela izatea nahi dute. Hori horrela, deialdi zabala egin dute Neguko Solstizioa-Santomas batzordeko arduradunek lantaldearen lehen bilera izango denera deitzeko eragile eta norbanakoak.

Urriaren 2an, ostiralarekin, 19:00etan izango da lantaldearen lehen bilera Merkatuzarren.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.