Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bederatzi laborategi, hiru elkargune eta sei saregune, Eskola Feministan

Gaur aurkeztu dute Emakumeen Etxean ikasturte berria Itsaso Cruz Berdintasun zinegotziak, Naiara Rodriguez Garaiar Berdintasun Teknikari eta Emakumeen Etxearen dinamizatzaileak, Nati Rufo Astinza Amalatz talde feministako kideak, eta Asun Zabala del Valle Tautandra batukada feministako kideak.

Itsaso Cruz Etxeberria, Naiara Rodriguez Garaiar, Nati Rufo Astinza eta Asun Zabala del Valle Eskola Feminista aurkezten.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/09/22

Ahaldundu, sareak josi, espazio seguruak sortu… ez du egiteko makala Eskola Feministak eta horiek lortzeko bidean ikasturtero eskaintza zabala ontzen du emakumeei erantzuteko. Gaur aurkeztu dute Emakumeen Etxean ikasturte berria Itsaso Cruz Berdintasun zinegotziak, Naiara Rodriguez Garaiar Berdintasun Teknikari eta Emakumeen Etxearen dinamizatzaileak, Nati Rufo Astinza Amalatz talde feministako kideak, eta Asun Zabala del Valle Tautandra batukada feministako kideak.

Aurten ere hiru espazio berezitutan antolatu du eskaintza udalak: Laborategiak, Elkarguneak eta sareguneak. Laborategiak emakumeen ahalduntzea bultzatzea dute helburu arlo indibidualean, kolektiboan, sozialean, zein politikoan. Hotrren barruan hainbat gai lantzen dituzte eta tailer bakkoitzak iraupen ezberdina du, egun bat, asteburua edota aste batzuk.

Elkarguneak emakume kolektibo jakinentzat pentsatutako espazioak dira, haien ahalduntzea bultzatzeko. Ikasturte oskoak dira horiek, eta izen ematea ikasturte osoan zehar dago zabalik.

Sareguneak azkenik, feminismotik emakumeen ahalduntzea eta parte hartzea bultzatu nahi duten elkarteentzako gunea dira.

Urriaren 5etik aurrera bederatzi laborategi, hiru elkargune eta sei saregune eskainiko ditu Eskola Feministak.

Laborategien barruan, Sorginkeria eta feminismoa landuko dituena ikuspegi esoterikotik baino historia eta feminismotik aztertuta; Lurra zaintzea, geure burua zaintzea ekofeminismotik landutakoa. Argazkigintza mugikorreko eta idazketa espekulatiboko laborategi feministak, gai baten bueltan lanketa indibiduala egitea eskatuko diela parte hartzaileei azaldu du Rodriguezek, bukaeran fanzine kolektiboa osatzeko. Beste laborategi bat, Biografiak idaztekoa, gaztelaniaz emango dute; twerk booty dance laborategia; Amorruaren gurtza laborategia, Legamia proiektutik sortua; Zoru pelbikoa gozatuz, fisioterapia feministatik gidatutako tailerra; eta azkenik, autodefentsa feminista tailerra, oinarrizkoa, emakume gazteei begirakoa.

Elkarguneetan aurreko ikasturtekoei segida emango diete. Hori horrela, indarkeriarik gabeko bizitzen aldeko emakumeen elkargunea; zaintzaile ez profesionalentzako elkargunea; eta taldeko ahalduntzerako elkargunea eskainiko dituzte.

Sareguneak, azkenik, Tautandra batukada feminista elkarteak eskainitako batukada feminista tailerra;  Mara Mara elkarteak antolatutako Tratu oneko harremanak. Norbera maitatzea eta zaintzea, bizi proiektu gisa; Emanbira Kultur elkartearen Emagune, jatorri ezberdinetako emakumeen topaketa gorputzaren bidez; Amalatz elkarteak antolatutako Munduko emakumeen literatura tailerra eta kantu feminista tailerra; eta azkenik, Zauriak miazkatu elkarteak antolatutako Azalak dio, gorputza, generoa era sorkuntza komunitarioa.

Gune bakoitzaren programazioari eta izen emateari buruzko informazioa Emakumeen Etxean dauden liburuxketan edota online kontsultatu daitezke (klik hemen).

Laborategien kasuan izen ematea hilaren 23tik 30era dago zabalik eta beharrezkoa izango da galdetegia erantzutea. Online, goiko lotura berean edota Emakumeen Etxean zein Zu Zure Udala arreta zerbitzuetan bete ahalko da.

Elkarguneen kasuan izen ematea urte osoan izango da zabalik eta Emakumeen Etxearekin harremanetan jarri behar da.

Sareguneen kasuan elkarte bakoitzak bere izen emate prozesua kudeatzen du, liburuxkan xehetasunez azaltzen dena. Informazio gehiagorako Emakumeen Etxera jo daiteke, posta elektronikora idatzi (hemen klikatu) edota 943 44 96 30 telefono zenbakira deitu.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Aritzetan suhiltzaile etxea eraikitzeko proiektua aurrera doa

Taxilariek zerbitzua eten dute Donostian gaur arratsaldean

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASeko kideak alfonbra gorrian ibili dira erosketa orgekin

Gipuzkoako zahar etxeetako langileek «propaganda» egiteari uzteko eta baliabideak jartzeko eskatu diote aldundiari

Donostiako Udalak 502 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du 2027rako, %1,2 handiagoa

Kultura, Gipuzkoa

Tsai Ming-Liang zinemagilearen erakusketa bat ireki du Tabakalerak, ibili ahala inguruari erreparatzeko

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.