Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ikastaro eta hitzaldi aro berria Gaztañon

Sei tailer eta sorkuntza espazio bat izango ditu martxan gaztañoko auzo lokalak ikasturte berrian. Lehen hitzaldian etxekoak izango dituzte protagonista, 1990ean egindako Euskal Herria-Txina bizikleta bidaiaren kontaketa egiteko.

Gaztañoko auzo lokalaGaztaño auzo elkartea
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/09/22

Ikastaro eta hitzaldietan udan zehar etenaldia eginda, indar berrituta dator ikasturte berrian eskaintza zabala egiteko asmoz Gaztañoko auzo lokala. Ikastaroetan izen ematea zabalik du, eta denera sei tailer eta sorkuntza espazio bat izango ditu aukeran. Lur artean yoga tailerraren barruan Hatha Vinyasa klaseak martxan dira dagoeneko, astelehenetan 16:30etik 17:45era eta 20:00etatik 21:15era; eta ostegunetan, 20:00etatik 21:15era.

Taichi Chuan tailerra hilaren 28an jarriko dute martxan eta astelehenetan egingo dituzte saioak 18:00etatik 19:45era. Egun bat geroago, hilaren 29an hasiko da Dantza askea. Jakitunen dantza. Hemen eta orain tailerra. Astearteetan izango dira eskolak, goizez eta arratsaldez, 10:30etik 13:00etara eta 17:00etatik 19:30era.

Arrakastatsua da soinu, triki eta  pandero tailerra; hilaren 30ean hasiko da hori eta eskolak asteazkenetan izango dira 15:30ean hasi eta 20:30era arte. Euskal dantza tailerra, berriz, urriaren 5ean jarriko dute martxan, astelehenetan 10:30etiok 11:30era; asteazkenetan 10:00etatik 11:00etara; eta ostegunetan 10:30etik 11:30era eta 12:30etik 13:30era.

Seigarren tailerra, Biodantzarena urriaren 1ean hasiko da eta eskolak, ostegunetan izango dira 17:00etatik 18:30era.

Abakok, berriz, sorkuntzari ateak zabalduko dizkio: “Abakok Gaztañoko sormen josketa tailerra komunitateari zabaldu dio, doako espazio bat sortzeko, jakintzak partekatzeko, eta josten dugun bitartean elkar zaintzeko, garai baten gure auzoetan hain ohikoak ziren josketaren inguruko topaketak berreskuratzeko. Finean, ez da hainbeste zer josten duzun, josten duzun bitartean gertatzen dena baizik”.

Abakok bost urte daramatza Gatzañoko espazio komunitarioaren parte izaten eta bertan du bere sormen josketa tailerra, makinaz, tresnaz oihalez, hariz eta berrerabiltzeko material ugariz hornitutako espazioa. Orain arte elkartearen tailer eta sorkuntza espazio gisa erabili izan dute, “ikasturte honetan baina, ateak pixka bat gehiago zabaldu nahi dizkiogu komunitateari. Ez akademia edo josketa ikastaro gisa, libreki josi, konpondu edota materialak berrerabiltzeko edo konpainian tarte atsegin bat pasatzeko espazio gisa”.

Hori horrela, lehen bisita aurrez adostuta egingo dute, eta ez da beharrezkoa auzoan bizitzea, ezta josten jakitea ere, “espazioa gerturatu nahi duen ororentzat dago zabalik. Haurren kasuan, pertsona heldu arduradun batekin bertaratu beharko dira”.

Erronka kolektibo berria ere jarri du martxan Abakok ikasturte berrirako: Maritxuren jantzi berria pentsatu eta jostea auzoko jaietarako. Izan ere urteroko ohiturari jarraituz,  jaietako gaiaren inguruko jantzia izaten du eta Maritxuk. Abakok beraz, espazioa, makinak, tresnak eta materialak jarriko ditu, “komunitateak jarriko ditu ideiak, jakintza, eta barruan sortuko den bizitza”.

Tailerretan parte hartzea zabalik dago auzotarrentzat zein auzotik kanpokoentzat ere. Izena eman nahi dutenek tailerren ordutegian auzo lokalera jo eta tailerraren arduradunekin hitz egin behar dute.

Lehen hitzaldia, etxekoekin

Ikastaroekin batera, hitzaldi ziklo berriari ere ekingo dio Gaztañoko auzo lokalak. Programazioaren lehenengoa, ostiralean izango da (hilaren 25ean) 19:00etan eta protagonistak gertu gertukoak izango dira, auzokideak. Euskal Herria-Txina bizikletaz 1990 izenburupean hitzaldia eskainiko dute bidaian parte hartu zuten lau kideetako bik, Ina Rufo Astinzak eta Iñaki Arrieta LLopisek. Biak Euskadi-Txina 15.000 kilometro ekialderantz (joan-etorrian) abenturaren parte izan ziren duela 36 urte.

Bidaiaren gainekoak, bizi izan zituztenak, lehen eskutik kontatuko dituzte bi auzotarrek, baita argazki proiekzioa eskaini ere bidaian egindako irudiekin.

Hori izango da lehena, interesgarria ziur, Gaztañoko auzo elkarteak antolatzen dituen hitzaldi denak bezala. momentuz abendura arteko guztiak lotuta dituela jakinarazi du, eta hilabeteka joango da aletzen.

Udako oporretan etenaldia bai, baina hala ere, Gaztañoko auzo elkarteak hainbat jarduera antolatu ditu: “besteak beste Kubaren alde dirua eta botikak biltzeko kanpaina, edota Venezuelako lurrikararen ondorioak aritzeko diru bilketa ere. Eskerrak eman nahi dizkiegu bi horietan lagundu duten pertsonei. REAS elkarteak ere bazkideen batzarra auzo lokalean egin zuen… Auzolanean, eta sareak josten aritzen gara, herrien arteko elkartasunarekin sinistuta, internazionalismoa, azuolana, eta autogestioa oinarri. Horietatik abiatuta antolatzen ditugu auzoan egiten direnak”.

Hori nabarmen jarrita, auzotarrei deia, “proposamenen bat dutenek auzo elkartearekin harremanetan jar daitezke”. Herritarrei orohar ere gonbidapena, “auzo lokalera gerturatu eta antolatzen ditugunetan parte har dezaten”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Gipuzkoa, Euskal Herria

Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera

Ekonomia, Gipuzkoa

Emakumeak gero eta leku gehiago hartzen ari dira Gipuzkoako enpresetako ardura postuetan, motel bada ere

Gipuzkoa, Ekonomia

Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.