Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Bonu kanpainaren zortzigarrena, prest

Urriaren 1ean jarriko dute martxan herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektorea sustatu eta herritarren kontsumoa tokiko establezimenduetara bideratzeko.

Bizi Errenteria Bonu Kanpaina martxan jarriko du udalak, zortzigarrenez.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/09/24

Bonu kanpainaren zortzigarrena egingo du udalak. Urriaren 1ean abiatuko dute Hurbileko Salmenta Kanala Indartzeko bonu kanpaina herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektorea sustatu eta herritarren kontsumoa tokiko establezimenduetara bideratzeko. Bonu horiek azaroaren 30era arte izango dira indarrean, kanpainarekin bat egiten duten establezimenduetan. Gaur aurkeztu dute kanpaina berria Aizpea Otaegi alkateak, Leire Mazizior (EH Bildu), Maite Gartzia (Elkarrekin Errenteria), Elixabete Murua (EAJ), Antonio Vicente (PP) zinegotziek, Errenkoaldeko presidente Maika Martinek, elkarteko ordezkari Mikel Salaberriak, eta Gema Retegi, eta Mabel Cuña merkatariak lagunduta.

Gaurko agerraldiaz gain, eskuorri informatiboak banatzen ari dira etxebizitza guztietan kanpainaren berri herritar guztiei emateko.

“Aurreko aldietan bezala udalerriaren bizigarritasuna sutatzea, gure ehun ekonomikoak sekulako garrantzia dauka eta bonuen bidez,  herritarren eta gure establezimenduen arteko harremana estutzea da helburua”, adierazi du Otaegik. Bonuek tokiko ekonomia indartzeko balio dute, baina baita familiei ere “neurri batean” laguntzeko Otaegiren hitzetan, “azkenean, herrian erroldatutako pertsona guztiek bonuetarako aukera izango dutelako”.

Gazteenei keinu; 18 eta 35 urte bitarteko gazteek hiru bonu izango dituzte eskura. Erabaki horren arrazoia azaldu du alkateak: “Helburua da bereziki gazteenen eta gure ehun ekonomikoaren arteko harremana estutzea eta erosketa ohitura herrian finkatzea”. 35 urtetik gorakoentzat kanpaina honetan 5 euroko bi bonu, hamar euro denera nonahi gastatzeko.

Berritasunak sisteman

Sistemari dagokionean hainbat aldaketa egiten joan da urtez urte udala eta aurten ere ezberdina izango da. Herritarrek ez dute bonurik jasoko, ezta aplikazioan deskargatu beharko ere. Nahikoa izango da kanpainan parte hartzen ari den komertziora joan, nortasun agiriko datuak merkatariari eman eta bonuak erabili nahi dituela esatea, “lehentasunetako bat izan da herritarren esperientzia erraztea eta ahalik eta gehien sinplifikatzea”.

Kanpainaren eraginkortasuna areagotzeko ezinbestekoa jo du udal agintariak ahalik eta herriko eragile ekonomiko gehienek parte hartzea; horren harira, beraz, deia Otaegik oraindik ere kanpainara atxiki ez diren establezimenduak bat egin dezaten.

Erronka ere jarri die Otaegik herritarrei eta merkatariei. 2024. urtekoa izan zen kanpainarik garrantzitsuena, bonu gehien orduan erabili zituztelako herritarrek, %69, zehazki. Kopuru hori berdintzea edota gainditzea jarri du helburu Otaegik aurten, “helburua %70eko erabilerara heltzea da”. Denera 54.177 bonu jarriko ditu udalak zirkulazioan, “hau da, potentzial osoaren %70 inguru. Erabakiaren helburua ez da herritarrei aukera gutxiago eskaintzea, baliabide publikoak modu eraginkorragoan erabiltzea baizik, eta bonuen benetako erabilera handitzea”. Bonu kopurua mugatzeak herritarren parte hartzea eta bonuak garaiz erabiltzea sustatu nahi duela gaineratu du alkateak.

Helburua, argia, bonu ahalik eta gehien erabiltzea, eta erabilera horrek Errenteria-Oreretako establezimenduetan benetako kontsumoa sortzea, “ia 300.000 euroko udal ekarpenaren bidez, gutxienez 600.000 euroko kontsumo bolumena sortzea aurreikusten da, inbertsio publikoaren eragina tokiko ekonomian biderkatzea”.

Dinamizaziorako, positiboa

Maika Martin Errenkoaldeko presidenteak kanpaina positiboa dela esan du, “merkataritzaren dinamizaziorako oso garrantzitsua da kanpaina, are gehiago une honetan, eskolara itzulera eta hainbat gastu dituztelako familiek”. Kanpaina egiteko datak ez direla ausaz aukeratzen jarri du nabarmen, “kontsumoak hainbat sektoretan behera egiten du, eta halako kanpainak garrantzitsuak dira oso, kontsumoa herrian egiteko”. Eskertuta azaldu da kanpainaren aukera izateagatik. Sisteman egindako aldaketarekin ere aldeko azaldu da Errenkoaldekoa, “urtez urte ikasten ari gara eta hobetzen doa”. Deia herritarrei, “ahalik eta bonu gehien erabiltzea da helburua”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.