Donibaneko Ontziola taberna-jatetxea, lizitaziora
Donibaneko Ontziola hirugarren adinekoen zentro sozialeko taberna-jatetxearen kudeaketa lizitaziora atera da. Interesdunek proposamenak aurkez ditzakete jada.
Donibaneko Ontziola hirugarren adinekoen zentro sozialeko taberna-jatetxearen kudeaketa lizitaziora atera da, eta interesa duten pertsonek edo enpresek dagozkien proposamenak aurkez ditzaketela jakinarazi du Pasaiako Udalak.
Eremuak 115 metro koadroko barruko espazioa eta 36 metro koadroko terraza ditu, eta sukaldea, barra eta jangela ekipatuta daudela baietsi du udal erakundeak.
Zerbitzuaren barruan, 65 urtetik gorako pertsonek, pentsiodunek eta jubilatuek prezio bereziak izango dituzte. Prezio horiek udalak ezarriko ditu, eta Pasaia osoko kolektibo horiei aplikatuko zaizkiela aurreratu dute.
Taberna-jatetxeak urteko egun gehienetan irekia egon behar duela jakinarazi du udalak, gutxienez 11:00etatik 20:00etara, eta zerbitzua gutxienez bi pertsonak eraman beharko dutela, bat sukaldeaz eta bestea tabernaz eta bezeroen arretaz arduratzeko.
Interesa dutenek lizitazioaren baldintza guztiak aurkezteko modua udalaren webguneko kontratatzailearen profilean kontsulta dezakete. Horrez gain, telefonoa (943 34 40 34) eta posta elektronikoa ere ahalbidetu dituzte.
