Gure Zirkuak Errenteria-Oreretan jarriko du karpa
Gure Zirkuak hamalau emanaldi egingo ditu udalerrian urriaren 2tik 24ra bitartean.
Gure Zirkua Euskal Herrian sortutako zirku ibiltariak Errenteria-Oreretan jarriko du bere karpa urrian zehar. Bederatzigarren bira du honakoa euskarazko zirkuak eta urriaren 2tik 24ra bitartean hamalau emanaldi eskainiko ditu udalerrian.
Gure Zirkua euskara hutsezko lehen zirkua da, familiei eta adin guztietakoei zuzendua. Ikuskizunak zirkuko osagai guztiak batzen ditu (malabarrak, trapezistak, magia, musika, argia…). Sarrerak salgai dira jada emanaldi guztietarako, 15 euroan (klik hemen).
