Musika eskolako zuzendaria eta bake epailearen ordezkoa behar ditu Lezok
Bi lanpostuak betetzeko deialdi publikoa egin du Lezoko Udalak. Urriaren erdialdera arte aurkez daitezke hautagaitzak.
Tomas Garbizu Musika Eskolaren ataria. Lezoko Udalak bi lan eskaintzaren berri eman du. Bat Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolako zuzendariaren postua betetzeko da, eta bestea bake epailearen ordezkoa hautatzekoa.
Musika eskolako zuzendariaren lanposturako izena emateko epea urriaren 13ra artekoa izango da. Oposizio bidez esleituko da postua. Hala, lan eskaintzaren informazio zehatza jasotzeko baliatu esteka hau.
Bake epailearen ordezko posturako, berriz, hautaketa prozesua egingo du udalak. Horretarako izen emate epea urriaren 15era artekoa da. Deialdiaren baldintzak eta oinarriak ezagutzeko baliatu esteka hau.
