Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

'Loturak askatzera!' lelopean, Txiki eta Otaegi gogoan Lezon

Hilaren 27an ekitaldia egingo du Sortuk Karlos Saldise plazan. Bezperan, solasaldia eta kontzertua Donibaneko Kultur Aterpean.

Karlos Saldiseren oroitarriaren parean izango da ekitaldia.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2026/09/24

Hilaren 27an beteko dira 51 urte erregimen frankistak Juan Paredes Manot Txiki eta Angel Otaegi Etxeberria fusilatuta exekutatu zituenetik. Horren harira, Sortuk oroitzapen ekitaldiak antolatu ditu Euskal Herriko 50 herri baino gehiagotan. Lezon ere aitortza egingo diete Txiki eta Otaegiri, hilaren 27an bertan (igandean): Loturak askatzera! lelopean, ekitaldia egingo du Karlos Saldise plazan, Saldiseren oroitarriaren parean, 12:00etan. Horrekin lotura, eta Donibaneko Bixi-Bixi elkartearekin elkarlanean solasaldia eta musika saioa izango dira Donibaneko Kultur Aterpean bezperan (hilaren 26an), 19:00etan hasita.

Igandeko ekitaldia testuinguruan jarri du Sortuk. “Irailaren 27a Txiki eta Otaegi oroitzeko eguna da Nazio Askapen Mugimenduarentzat. Baina, memoriarako eguna izateaz gain, askapen borrokan berresteko, eta etorkizunera begiratzeko eguna” ere badela azpimarratu dute: “Urtero oroimenez eta aldarrikapenez bete eta harrotasunez bizi dugu egun hau. Eta arian-arian, Nazio Askapen Mugimenduaren eguna bilakatzen ari da», azaldu dute. Txiki eta Otaegiren fusilamenduen urteurrena hainbat kide eta belaunaldi elkartzen dituen eguna da Sorturentzat «Euskal Herriaren alde borrokan ari zen, ari den eta haren askatasuna lortu arte borrokan ariko den komunitatea izateak batzen gaitu irailaren 27an. Nazio Askapen Mugimendua zerbait bada borroka komunitate bat delako», berretsi dute.

“Askapen prozesua” une erabakigarrian dagoela uste du Sortuk, “1978ko erregimenean lotuta geratu ziren korapiloak” askatzeko aukerak daudela uste duelako: “Euskal Herrian potentzial politiko izugarria daukan fase politikoa zabaltzea lortu dugu. Eta orain askapen prozesuan egoera berrietan murgiltzeko baldintzak ereitea dagokigu”.

Urtero, hilaren 27arekin lotutako Txiki eta Otaegiren aitortza ekitaldiak irudikatzeko euskarriak artista batek egiten ditu. Aurtengoa Mikel Erkiaga bilbotarrak egin du. Lezoz aparte, igandean Oarso Bidasoko herrietan beste hainbat herrietan egingo dira ekitaldiak, Oiartzunen, Errenteria-Oreretan eta Hendaian (Bidasoko deialdia da) kasu.

Igandeko Karlos Saldiseko ekitaldiaren aurretik, larunbatean, Donibaneko Kultur Aterpean Herria askatzen katea eten? izenburuko solasaldia izango da Kizkitza Gil de San Vicenteren eta Aitzol Gil de San Vicenteren eskutik. Ondoren, Patxi Sainz abeslariak Kantatzen duen herria gara emanaldia eskainiko du.

 

Hitzorduak

Hilak 26, larunbata

  • 19:00etan, Donibaneko Kultur Aterpean, Herria askatzen katea eten? izenburuko solasaldia Kizkitza Gil de San Vicenteren eta Aitzol Gil de San Vicenteren eskutik. Ondoren, Patxi Sainz abeslariak Kantatzen duen herria gara emanaldia eskainiko du.

Hilak 27, igandea

  • 12:00etan, Karlos Saldise plazan, Loturak askatzera! lelopeko ekitaldia.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Hernani eta Irun arteko Renferen tren zerbitzua eten egingo dute ostiraletan ere

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat eta emakume bat atxilotu dituzte Gipuzkoan, adingabe bat prostituitzea leporatuta

Azaroaren 21ean estreinatuko dute Donostiako topoaren lurpeko pasabidea

Aritzetan suhiltzaile etxea eraikitzeko proiektua aurrera doa

Taxilariek zerbitzua eten dute Donostian gaur arratsaldean

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASeko kideak alfonbra gorrian ibili dira erosketa orgekin

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.