Txistorra postuak jartzeko eskaerak, urriaren 2tik aurrera
Eskaerak Zu! Zure Udala arreta zerbitzuan egin behar dita urriaren 13a baino lehen.
Neguko solstizioa-San Tomas egunean txistorra postuak jartzeko eskaerak egiteko epea urriaren 2an, ostiralarekin zabalduko dute. Eskaerak urriaren 13ra arte egin daitezke, eta Zu! Zure Udala arreta zerbitzuaren bidez egin behar dira.
Eskaera eredua betetzea ezinbestekoa da, Zu! zerbitzuan bertan eskura daitezke, baita udalaren webgunean ere; tramitazioa ere egin daiteke online (klik hemen).
Gogoratu dute txistorra postua jarri nahi dutenek antolaketan parte hartzea ezinbestekoa dutela, eta urriaren 2an 19:00etan Merkatuzarren egingo duten Neguko Solstizioa-Santomas Batzordearen lehen bilerara joan behar dutela.
