1976ko kintoek mende erdia ospatuko dute
Momentuz 120 lagunetik gora eman dute izena 1976ko kintoen bazkarian parte hartzeko.
1976ko kintoen bazkariaren antolatzaileak. Mende erdia merezi moduan ospatzeko jo eta su lanean ari dira 1976ko kintoak. Orain arte jasotako parte hartze datuak apurtzeko asmoa zuten; baita lortu ere. Dagoeneko 120 lagunek eman dute izena bazkarian parte hartzeko. Antolatzaileek harro adierazi dute kopuru hori inoizko handiena dela: “40 eta 45 urteak ospatzeko 100 pertsona pasatxo elkartu ginen. Aurten erraz gainditu dute kopuru hori.
Adi 1976an jaiotakoek, oraindik ere garaiz direlako bazkarian parte hartzeko. Urriaren 1a dute azken eguna festaren parte izan nahi badute. Horretarako 65 euroko diru sarrera egin behar dute ES 88 3035 0011 21 0111 284483 kontu korronte zenbakia izen abizenak jarrita kontzeptuan. Urriaren 31n ospatuko dute euren eguna.
Zalantzan direnei apuntatzeko deia egin diete azkenik, “50 urte bizitzan behin ospatzen dira-eta”.
