Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga ordaintzeko epea zabalik da
Urriaren 1etik azaroaren 10a arte, biak barne egin ahalko dira ordainketak.
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga ordaintzeko epea berehala zabalduko duela jakinarazi du Errenteriako Udalak. Horri horrela urriaren 1etik azaroaren 10a arte, biak barne egin ahalko dira ordainketak.
Helbideratutako ordainagiriak borondatezko epearen azken egunean, hots, azaroaren 10ean, baimendutako entitate eta kontuan kargatuko dira. Ordainagiria helbideratuta ez daukaten zergadunek, beren ordainketak udalaren ZU! arreta zerbitzuan, edozein entitate laguntzailetan, edo webgunearen bidez egin ditzakete, epe barruan (klik hemen).
Epe hori bukatu ondoren premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo zaio besterik gabe eta ordaindu ez diren kuotak dagokien gainordainarekin kobratuko ditu udalak.
