Lurraldebusen gainean aritu dira Azahara Dominguez eta auzo elkarteetako ordezkariak
Lurraldebusek Oarsoaldea, Irun eta Hondarribirako eskaintzen dituen zerbitzuetan aurreikusitako aldaketak izan dituzte hizpide.
Azahara Dominguez auzo elkarteetako ordezkariekin bildu da.Gipuzkoako Foru Aldundia Urriaren 1etik, —osteguna—aurrera, aldaketak izango ditu Oarsoaldea, Irun eta Hondarribiako Lurraldebusen zerbitzuak. Aldaketen berriak, kezka piztu zuen Errenteria-Oreretako auzo elkarteen artean, hobekuntza baino kalte izan zitezkeelakoan. Horren harira, udalerrikoa uzo elkarteetako ordezkaritza batekin batzartu da Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatua.
Aldundiko iturriek azaldu dutenez, lehenengo eskuko informazioa eman die diputatuak auzo elkarteetako ordezkariei, eta konpromisoa hartu neurri berriak indarrean sartu eta lehen asteetako funtzionamendua aztertu ondoren berriro biltzeko, “eta hala badagokio zer nolako doikuntzak egin behar diren aztertzeko”.
auzo elkarteetako ordezkariei eskerrak eman dizkie Dominguezek, “urte hauetan Errenterian garraio publikoaren erabilera sustatzeko erakutsi duten prestutasunarengatik”. Sinistuta azaldu da, gainera, Lurraldebusen gero eta konfiantza handiagoa izateko ezinbestekoa dela zerbitzua egunero erabiltzen dutenak entzutea, “ondoren erabaki egokienak hartzeko”.
