Ramon Sagarzazu Olazagirre 'Xenpe' hil da
Atzo hil zen, 90 urterekin. Hamarkada askotan zehar ezker abertzaleko militantea izan zen. Oiartzungo ezker abertzaleak atsekabe eta aitortza mezuak zabaldu ditu.
Oiartzungo ezker abertzaleak egin duen oroigarria.Oiartzungo ezker abertzalea Atzo hil zen Ramon Sagarzazu Olazagirre oiartzuarra (Gipuzkoa), 90 urterekin. Hamarkada askotan zehar ezker abertzaleko militantea izan zen.
1936an Bilbon jaio zen baina Oiartzun hartu zuen bizitoki. 1971n alde egin behar izan zuen Ipar Euskal Herrira, ETAk egindako zenbait lapurretaren ostean. Deportatua izan zen, eta Aljerian, Cabo Verden, Kuban eta Venezuelan egon zen.
1996an Ipar Euskal Herrira itzuli zen, Karlos Ibargurenekin batera, Euskal Herriko Nortasun Agiria (EHNA) agiri bakartzat hartuta. 2003an itzuli zen Oiartzunera.
Gerora, behin baino gehiagotan atxilotu zuten. Auzitegi Nazionalaren aginduz, 2007. urtean atxilotu zuten, 1993an zerga iraultzailea delakoa kobratzea egotzita, baina aske utzi zuten jarraian.
Oiartzungo ezker abertzaleak atsekabe eta aitortza mezuak zabaldu ditu.
