Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Urriaren 17a gozo-gozoa izango da Lezon

Lezoko kaleak tokiko merkataritzaren, artisau gozogintzaren eta auzo bizitzaren topaleku bilakatuko ditu Auzoaren Arima Gozoa azokak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2026/09/28

Ezinbestekoa da tokiko merkataritza herriak eta auzoak bizirik mantentzeko, eta ekuazio horren parte dira ere ostalaritza, artisauak eta herritarren arteko harremanak. Horren jakitun, Auzoaren Arima Gozoa azoka ondu dute Gozoa Euskadiko gozogileen elkarteak, Lezoko Udalak eta Auzoaren Arima iniziatibak elkarlanean Oarsoaldea Garapen agentziaren bidez.

Urriaren 17an izango da hori, larunbatarekin; Lezoko kaleak tokiko merkataritzaren, artisau gozogintzaren eta auzo bizitzaren topagune bihurtuko ditu azokak. Gainera, Elkar Zainduz kanpainaren balioak kalera eramango dituela azaldu dute antolatzaileek: “Tokikoa zaindu, elkar zaindu eta herri bizi bat eraikitzen jarraitu”. Azoka horretan Salva enpresak ere parte hartuko duela jakinarazi dute.

Lezoko erdigunea hainbat gunetan banatuko dute: tokiko merkatuaren gunea, artisau gozogintzaren gunea eta herritarrak elkartu eta produktuen inguruan esperientziak partekatzeko topagunea: “Helburua ez da produktu bat saltzea, kaleak elkargune bihurtzea, bertako merkataritzari balioa ematea, eta herritarren arteko harremanak sendotzea baizik”.

Artisau gozogintza izango da azokaren ardatza, baina harago doala azaldu dute, “tokiko ekoizpena, ofizioa, merkataritza eta ostalaritza lotuko dituen esperientzia izango da, eta herritarrak, guztiaren protagonista”. Azokaren bihotzean lantegi bat jarriko dute eta artisau gozogileek lan egiteko modua zuzenean erakutsiko dute; txokolatezko pieza berezi bat sortzea ere aurreikusi dute. Azokak gainera, Oarsoaldearen kontakizuna mahai gaineratuko duela adierazi dute antolatzaileek. hala, Kakaoak Ameriketatik Pasaiara egindako bidea abiapuntua izango da; Errenteria-Oreretak industria eta merkataritza ekarpena irudikatuko du; eta Oiartzunek, lehen sektorearen eta bertako lehengaien garrantzia gogoraraziko du, “lau herrien loturak agerian utziko dituen ibilbide sinbolikoa izango da, tokiko ekonomia, ofizioak eta komunitatea elkarrekin eraikitzen direla erakusteko”.

Askotariko ekoizle eta artisau

Askotariko ekoizle eta artisau bilduko dira azokara, Lezokoak zein Oarsoaldeko beste herrietakoak ere. Hala, merkataritza gunean ondokoak izango dira: Aparola SC (Errenteria-Orereta), behi-, ardi- eta ahuntz-gaztekin; OnEin Kontserbak (Lezo), sagar-marmelada eta gozokiekin; Kuskurro Okintza (Lezo); Zituene Koop. (Errenteria-Orereta); eta Versum Garagardoak (Irun). Horiek momentuz batu direnak.

Gozogintza gunean, Gozoa elkarteko kideak izango dira: Dulces Free (Donostia), Maitiana bonboi-denda (Donostia), Geltoki Gozotegia (Donostia), Oiartzun Gozotegia (Donostia), BakerBoyz artisau-gozotegia (Errenteria-Orereta), Leonidas Belgikako txokolatea eta bonboiak (Lezo) eta Maizzami–artisau-tiramisua (Lezo) izango dira.

Adin guztietako publikoarentzat prestatutako egitaraua eskainiko du azokak, hala nabarmendu dute antolatzaileek. Lezora bertaratzen direnek artisau gozogintzaren sekretuak  eta kalitatezko produktuen balioa gertutik ezagutzeko aukera izango dute. Haurrentzat ere izango da tokia; tailer sortzaileek gozogintza, irudimena eta jolasa uztartuko dituzte, familia osoak elkarrekin gozatzeko aukera izan dezan. Horrez gain, egun osoan zehar lantegia zuzenean ikusteko aukera izango da. Euskadiko artisau-gozogileek beren lan egiteko modua erakutsiko dute, produktuen atzean dagoen ezagutza, pazientzia eta ofizioa herritarrekin partekatuz.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Kultura, Gipuzkoa

Errenteriako Udalak bere gain hartu ditu orain arte Xenpelarren ematen ziren bertsolaritza eskolak

Gipuzkoa, Komunikazioa

‘Go!azen’ telesailari emango diote aurten Abadia saria

Bedaio auzoa Amezketari ematea onartu du Tolosak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Oraingoz ez dute itsasontziko erregai isuririk atzeman Orion

Gipuzkoa, Euskal Herria

Mendozak «burbuilatik ateratzeko» eskatu dio EH Bilduri, eta «elkarlana sendotzeko» deia egin du

Euskal Herria, Gipuzkoa

Leihoak ixteko eskatu diete Aiako eta Orioko herritarrei, itsasontzi bat erretzen ari delako

Hernani eta Irun arteko Renferen tren zerbitzua eten egingo dute ostiraletan ere

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat eta emakume bat atxilotu dituzte Gipuzkoan, adingabe bat prostituitzea leporatuta

Azaroaren 21ean estreinatuko dute Donostiako topoaren lurpeko pasabidea

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.