Eskola igeriketa kanpaina berria, martxan
Errenteriako Udalak Eskola Igeriketa kanpainaren ikasturte berria martxan jarri du.
Errenteriako Udalak Eskola Igeriketa kanpainaren ikasturte berria martxan jarri du. Kanpaina 2026-2027 ikasturtean egingo da, irailetik ekainera, 20 eguneko hainbat txandatan, eta Errenteria-Oreretako ikastetxe guztietako 270 haurrek baino gehiagok hartuko dute parte.
Igeriketa sustatzeko kanpaina praktikoa da eta helburua du parte hartzen duten ikasleek igeriketaren oinarrizko trebetasunak garatzea, baita jarduera fisikoa egiteko nahia areagotzea ere. Hasierako proba bat egin ondoren, ikastaro hauek teknikoki antolatuta dauden hiru mailetako batean sailkatzen dira ikasleak, eta helburua da aurreikusitako 20 saioak gainditu ondoren bakoitzak maila hori gainditzea. Era berean, ikasle bakoitzari bere fitxa bidaliko diote, bilakaeraren berri izan dezan.
Programa Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleei zuzenduta dago eta Fanderia eta Galtzarabordako igerilekuetan egingo da.
Ikastaro guzti-guztiak euskara hutsez emango dituzte. Errenteriako Udalak laguntzarako begiraleak ditu behar bereziak dituzten ikasleak artatzeko. % 80an finantzatu du gutxi gorabehera kanpaina udalak, eta Foru Aldundiak % 20an, familiek hortaz ez dute ezer ordaindu behar.
