50 lagun, piezak ezkontzen
Puzzle piezen bidez, munduan zehar bidaiatuko dute hamalau taldeetan banatuta topaketan parte hartuko duten 50 lagunek.
Joan den azaroan Reina aretoan egindako jardueraren irudi bat.Gipuzzkoa elkartea Topaketa berezia hartuko du Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoak igandean —hilak 4—. Izan ere, puzzle piezen bidez, munduan zehar bidaiatuko dute hamalau taldeetan banatuta topaketan parte hartuko duten 50 lagunek. Gippuzzkoa elkartea dago topaketa horren atzean eta parte hartzaileak Munduari bira 80 puzzleetan jardueraren bidez kontinente ezberdinetako puzzleak denbora ahalik eta laburrenean muntatzeko lehiatuko dira. 10:00etan hasiko dute topaketa.
Talde bakoitzak, gehienez era lau pertsonez osatua, puzzle bat muntatu beharko du kontinente bakoitzari lotutako irudi batekin, azkenean, igandean bertan argituko den azken proba batekin, Antartikara iristeko.
Lehiaketan parte hartzeaz aparte, puzzle trukaketarako espazioa ere bilakatuko da Merkatuzar igandean; txikienei begira, gainera, espazio propioa sortuko dute.
Laura Selgas jardueraren koordinatzaileak azaldu duenez, jarduera ezberdin bat eskaintzea izan dute helburu, “fisikoki exijentea izan gabe, buruarentzat erronka bat dena”. Honakoa, elkarte horrek Errenteria-Oreretan egiten duen bigarren jardunaldia da; 2025. urtean, 6.000 piezako puzzlea osatu zuten 30 lagunen artena”.
Puzzlen aldeko mezua Selgasek, “sormena, koordinazioa, pazientzia edo frustrazioarekiko tolerantzia bezalako trebetasunak indartzea ahalbidetzen du puzzleak egiteak, eta pantailekiko mendekotasuna daukagun garai hauetan, erlaxatzeko aukera bikaina ere bada. Horrelako jardueretan gainera, puzzleak sozializaziorako eta talde lanerako tresna gisa erabiltzen ditugu”.
Parte hartzeko izen-ematea itxita dago, baina ikustera gerturatu nahi duen orok ateak zabalik izango ditu.
