Easo abesbatzako beteranoak, Madalenaren ermitan
Niessen elkarte gastronomikoak antolatuta, igandean izango da emanaldia, 12:00etan hasita, Afagi elkartearen alde.
Basilikaren eraikina askotan eraberritu dute. Easo abesbatzako beteranoek kontzertua emango dute igandean, urriaren 4an, 12:00etan hasita. Niessen elkarteak antolatu du emanaldia, sarrera doakoa izango da, baina jasotako laguntza guztia, Afagi Alzheimer Gipzukoa elkartearentzat izango da.
Emanaldia, Madalenaren ermitan izango da.
