Familia Laguna, sarea josteko prest
Azaroarekin batera, martxan martxan jarriko du udalak Familia Laguna programa Errenteria-Oreretan. Honakoa laugarren urtea izango du udalerrian.
Familia Laguna programa. Azaroarekin batera, martxan martxan jarriko du udalak Familia Laguna programa Errenteria-Oreretan. Honakoa laugarren urtea izango du udalerrian. Programak helburu du parte hartzen duten familiek ibilbide partekatua egin dezaten, eskolan bertan zein herrian ere harreman estuagoak eraikitzeko.
Aurreko ikasturteetan bezala, programak Errenteria-Oreretara beste herrialde batzuetatik iritsi berri diren familiei akonpainamendua eskainiko dieten tokiko familia boluntarioen parte-hartzea beharko da. Tokiko familien artean, jatorriz euskaldunak diren familiak nahiz udalerrian denbora daramatenak egongo dira.
Urrian eta azaroan zabalik egongo da ikasturte honetan zehar programan parte hartzeko interesa duten familien izen-ematea (familia iritsi berriak nahiz herrian denbora luzedaramaten familiak). Familien arteko harremana ikasgela berean dauden haurrekin sorturiko familia elkartzeen bidez eratzen da, beraz, edozein informazio zehatz nahi izanez gero, ikastetxean bertan eska dezakete parte hartu nahi dutenek, edota programaren koordinatzaileekin 688 764 092 telefono zenbakira deituta edo posta elektronikora idatzita (klik hemen) jar daitezke harremanetan, baita webgunea bisitatu ere.
Programaren inguruko bideoa ere zabaldu dute.
