Borrokalari internazionalisten gaineko hitzaldia, hilaren 8an
Okupazioa faxistaren 90. urteurrenarekin lotutako jarduera gisa, Errenteriako Udalak hitzaldi bat antolatu du.
Jose Erbiti kalean egindako murala. Okupazioa faxistaren 90. urteurrenarekin lotutako jarduera gisa, Errenteriako Udalak hitzaldi bat antolatu du. Borrokalari internazionalistak 1936ko Gerran, Gipuzkoan. Errenteria eta Oarsoaldeko kasua izenburupean, Aitzol Arroyo historialariak eta Aitor Azurki kazetariak ordukoak aztertuko dituzte xehe.
1936ko udan gutxienez 180 atzerritar antifaxista Gipuzkoara etorri ziren faxismoaren kontra borrokatzeko asmoz. Nazioarteko Brigada ospetsuen aitzindariak ziren: frantziarrak, italiarrak, alemaniarrak, poloniarrak, belgiarrak… Hitzaldian estatu ugariko borrokalari horien ibilbideari buruz jardungo dira Azurki eta Arroyo: nola antolatu ziren, non borrokatu eta non hil. Errenteria-Oreretako kasu zehatza aztertuko dute; baita Oarsoaldeko xehetasun guztiak azaldu ere.
Hizlarien hitzetan “orain arte ezagutu gabeko borrokalariak ditugu, gudari eta milizianoekin batera, demokrazia eta askatasuna suntsitu zuten kolpisten kontra dena eman zuten lehenengo atzerritar ausart eta solidarioak”.
Hitzaldia Reina Aretoan izango da, hilaren 8an, osteguna, 18:30ean.
