Ikasleak desobedientziara deitu ditu Ikamak
Faxismoaren eta espainolismoaren aurrean, hilaren 12an herri eskolak egingo dituzte Pasaia-Lezo Lizeoan, 10:00etatik aurrera.
Ikama Gazte antolakundearen protesta gaur goizean.Imanol Saiz Gomez de Segura Faxismoaren eta espainolismoaren aurrean, Oarso Bidasoko Ikamak desobedientziara deitu ditu ikasleak hilaren 12an. Eskualdeko topaketa Donibanen izango da, Pasaia-Lezo Lizeoan, eta herri eskolak egingo dituzte bertan, 10:00etatik aurrera. Hona hemen Ikamak antolatutako egitaraua:
Ikamaren herri eskolak
Hilaren 12a
- 10:00: Ongi etorria.
- 10:30: Dokumentala eta mahaingurua.
- 12:00: Propaganda tailerra.
- 13:30: Kalejira antifaxista.
- 14:30: Bazkaria.
- 15:30: Bingo musikatua.
