Oarsokorek dardarka jarriko du Niessen
Oarsomusikak antolatuta, hilaren 10ean Euskal Herrian egiten den hardkorearen oparoena entzuteko aukera izango da Niessen kulturgunean.
Lee Kore taldea.AlbertRa Musikarekin gozatu eta gozaraztea, eta Oarsoaldeko musika agertokia dinamizatzea du helburu Oarsomusikak. Urtean zehar kontzertu eskaintza zabala ontzen du eta hilaren 10ean, Niessen kulturgunean antolatu duen kontzertua da horren erakusle garbia.
Musika gogorrarekin dator honakoan elkartea, Euskal Herriko hardkorearen gorenarekin, inoiz baino basatiago eta azaldu dutenez, “faxismoaren itzalari, argia emateko gogoz”. Euskal Herriko hainbat puntutako taldeak aukeratu dituzte, rockaren gogorrenean punta puntakoak, Oarsokore kontzerturako. Agertoki gainean Oñatiko Lee Kore, Baionako Kuma no motor, Durangaldeko Konorte eta Zumaiako Hoben ariko dira, 19:00etan hasita.
Sarrerak 10 euroan eros daitezke (klik hemen)
