Bueltan da Pasaiako Zinema Txikia
Lehen proiekzioa bihar (larunbata) izango da, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, 17:30ean. 'Tafiti eta bere lagunak' da lehen proposamena.
Ikasturtea hastearekin batera, bueltan da Pasaiako Zinema Txikia. Egitasmoa 9 urtetik beherako haurrei begirakoa da, eta euskarako zinemaz gozatzeko aukera ematen die. Lehen proiekzioa larunbat honetan izango da (hilaren 3an), Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, 17:30ean. Tafiti eta bere lagunak da lehen proposamena.
Sarrerak doakoak dira, baina Bibe plataforman erreserbatu behar dira. Haurrak arduradun batekin joan beharko dira emanaldietara, baina haurrei begirako jarduera bat denez, haiek izango dute lehentasuna. Ohi bezala, saiora joateko motora zerbitzua eskainiko da. Motora 17:00etan irtengo da Trintxerpeko ontziralekutik, eta San Pedron ere geldialdia egingo du, jendea hartzeko.
