Bueltan dira pentsiodunak, bizitza duinen aldeko borrokarekin
Astelehenean, hilaren 5ean Herriko Plazan elkartuko dira 11:00etan, batzarra egin eta manifestazioa bertatik hasteko.
Duintasunak zortzi pentsiodun omendu ditu, pentsiodunen mugimendua abiatu zutenak. Merezitako oporraldia bukatuta, kalera itzuliko dira erretiratu eta pentsiodunak Duintasunak deituta, astelehenean. Urriko lehen astelehenarekin hasiko dute protesten aro berria, indarrez eta determinazioz, orain arte egin duten moduan.
Hitzordua Herriko Plazan, 11:00etan. Ohi bezala batzarra egingo dute bertan zabaliik dituzten fronteez eta azken berriez informazioa emateko bildutako guztiei. Hori bukatuta, manifestazioa egingo dute herri erdialdeko kaleetatik barrena pentsio , osasungintza, eta zaintza sistema publiko duinen alde.
Herritarrak protestarekin bat egitera deitu dituzte.
